Etiketaren artxiboa: unibertsitatea

Unibertsitateko zein ikasketatan ligatzen da gehien?

índiceIkasleen ezagutzak gehitzeko ez ezik, ligatzeko aukera ere ematen du unibertsitateak kasu askotan. Jende berria ezagutzen dute gazteek, eta, zalantzarik gabe, harremanak garatzeko toki ezin hobea da.

Baina unibertsitateko zein ikasketatan ligatzen da gehien? Meetic aplikazio ezagunak egindako ikerketak erakusten du mutilen eta nesken kasuan fakultate arrakastatsuena ez dela berbera.

Hala, emakumeek Zuzenbide ikasketetan ligatzen dute gehien, eta ondotik jarraitzen diete Irakasle-ikasketek. Hirugarren tokian Medikuntza dago, eta laugarren eta bosgarren lekuetan kokatu dira, hurrenez hurren, Arkitektura eta Erizaintza.

Mutiletan, berriz, Enpresa Zientziak edo Ekonomikak aukeratzen dituztenek errazago ligatzen omen dute. Ingeniariek jarraitzen diete aipatu bi karrerei, eta zerrendan ondoren datozen ikasketak errepikatu egiten dira: Medikuntza, Arkitektura eta Irakasle-ikasketak.

Sexua: derrigorrezko irakasgaia

sexoTxinako Hezkuntza Ministerioak jakinarazi duenez “Maitasunaren psikologia eta sexua” irakasgaia derrigorrezkoa izango da unibertsitateetan. Orain arte aukerazko irakasgaia zen, baina, sexuaren fisiologia eta psikologia ikasteak duen garrantziaz jabetuta, derrigorrezkoa izatea erabaki dute herrialde honetako agintariek.

Hain zuzen ere, gazteei maitasunaren psikologia eta sexuaren gaineko ohitura onak irakastea da helburua. Horretarako, kurtsoa zazpi ikasgaitan banatuko dute eta sexuaz eta maitasunaz ez ezik, unibertsitateko ikasleetan ohikoak diren psikologia arazoez ere hitz egingo dute.

Albiste honen aurrean, ikasleak ez dira oso pozik azaldu eta ordura arte antzeko gaiak jorratzen zituztela azpimarratu dute. “Oso irakasgai aspergarria zen eta ez zen eduki interesgarririk lantzen”. Gainera, sexuaz eta maitasunaz hitz egiteko tokirik aproposena institutua dela uste dute unibertsitateetako ikasleek.