Gure sexu desiraren etsai nagusienetakoak dira elikagai koipetsu eta kalitate txarrekoak, otordu lasterreko jakiak adibidez, gure hormonetan desoreka sor baitezakete. Horregatik, kalitate kaxkarreko haragia eta higiene gutxiko lekuetan saldutako edo prestatutako janaria saihestea komeni da.
Jaki frijituak ez dira onak. Euren koipeak astun sentiarazten gaituzte, baita logura eman ere. Ondorioz, zaila da bikotekidea asetzeko jarrera hartzea.
Zentzu honetan, alkohola ere ez da sexuaren lagun. Izan ere, logura eman eta kitzikapena jasotzeko hartzaileak makaltzen ditu. Asko eta egunero edatea saihestu behar da eta ura edan uneoro hidratatuta egoteko.
Esneki gehiegi hartzea ere ez da komenigarria, puztuta eta deseroso sentiarazten gaituztelako. Horrela zaila da gure burua ondo ikustea eta sexurako gogoa piztea.
Pingback: GAZTEA
Pingback: EITB Albisteak
Pingback: Jon Gomez Garai