Etiketaren artxiboa: pilates

Kirola, sexua hobetzeko prestakuntza onena

Pilates

Pilates

Badakigu sexua bikaina dela gorputza liraintzeko. Hori esan izan dute, behintzat, aditu askok eta askok. Jarduera sexualari esker, hormonak askatu eta kaloriak galtzen ditugu. Gainera, gauza jakina da orgasmoak muskuluak erlaxatzen ere laguntzen digula.

Dena den, guk ere lagundu behar diogu sexuari, eta zenbait kirol-jarduera apartak dira onura horiek guztiak are eraginkorragoak izan daitezen. Zeintzuk diren nahiko duzue, noski! Jarraian ipiniko ditugu adibide batzuk.

Pilatesari tartea egin beharko genioke gure agendan; izan ere, pelbisaren inguruko zirkulazioa hobetzeaz gain, tentsioa arindu eta artikulazioak luzatuko ditugu.

Horrez gain, yoga ere oso jarduera gomendagarria da, muskuluak malgutzen baititu. Era berean, bizkarezurra indartzeko aukera bikaina da.

Azkenik, sabel-dantzari aipamen berezia egingo diogu errepaso honetan. Aldakekin eta pelbisarekin egindako mugimendu zirkularrak, leunak eta uhindunak ditu oinarri estilo horrek. Beraz, ezin hobeak dira artikulazioak askatu eta sentsualitatea lantzeko. Lotsak alde batera uzteko ere terapia aproposa da. Ez izan zalantzarik eta ekin gorputzari!