Etiketaren artxiboa: SEXU GRINA

Sexu grina kaltetzen duten elikagaiak

Sexua eta elikagaiak

Sexua eta elikagaiak

Gure gorputzaren funtzionamendua jasotzen duen estimuluetan oinarritzen da eta horien artean garrantzitsuenetako bat da elikagaiena. Jaten dugunak eragina du gure energi, pisu eta baita sexurako gogoan ere. Hala, jaki afrodisiakoak ditugun moduan, badira kontrako efektua lortzen duten elikagaiak ere; alegia, sexu grina kaltetzen dutenak. Beraz, eta hori ekidin nahi badugu, kontuan hartu behar dugu zer jan eta edaten dugun.

Gure sexu desiraren etsai nagusienetakoak dira elikagai koipetsu eta kalitate txarrekoak, otordu lasterreko jakiak adibidez, gure hormonetan desoreka sor baitezakete. Horregatik, kalitate kaxkarreko haragia eta higiene gutxiko lekuetan saldutako edo prestatutako janaria saihestea komeni da.

Jaki frijituak ez dira onak. Euren koipeak astun sentiarazten gaituzte, baita logura eman ere. Ondorioz, zaila da bikotekidea asetzeko jarrera hartzea.

Zentzu honetan, alkohola ere ez da sexuaren lagun. Izan ere, logura eman eta kitzikapena jasotzeko hartzaileak makaltzen ditu. Asko eta egunero edatea saihestu behar da eta ura edan uneoro hidratatuta egoteko.

Esneki gehiegi hartzea ere ez da komenigarria, puztuta eta deseroso sentiarazten gaituztelako. Horrela zaila da gure burua ondo ikustea eta sexurako gogoa piztea.

“Egia da mutil homosexualak promiskuoagoak direla?”

Hau da aste honetan irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari egin dion galdera. Eta hemen duzue erantzuna:

gays1

“Horrelako galderak, errazak dira erantzuten, hau da laburbilduz esan genezake, homosexual guztiak ez direla berdinak, eta beraz ezin dela orokortu. Hau da, sexologoek horrelako esaldi edo jarrerak orokortzen direnean, denek dakizue erantzuna: pertsona bakoitza ezberdina da eta ezin dira jokaerak orokortu.Baina gaurkoan daukagun zalantzak badu, oinarrian askotan izaten den nahasketa bat. Hau da, identitatea ( izaera, gustuak, ezaugarri fisiko eta psikologikoak, jokabideak..) eta orientazio sexuala nahastea. Horregatik, askotan, homosexual guztiak era batera janzten direla, edo erabatekoak direla pentsatzen da. Pertsona ezberdinei entzun diet pertsona bati bere izaeragatik homosexuala den edo ez antzematen zaiola. Eta honek, arestian aipatutako agerian uzten du, hau da identitatea, eta orientazioa nahasten ditugula.

Ondorioz, homosexual guztiak izaeraz, eta jokabidez, antzekoak direla pentsatzen da, eta honetaz gain beraien jarrera sexuala antzekoa dela uste dugu.Eta hau guztia okerra da. Pertsona bat homosexuala edo heterosexuala dela esaten dugunean ez gaude bere identitateaz hitz egiten ( jokaera, izaera, ….) bere orientazioaz baizik, hau da, bere gogo sexuala nola bizitzen duen, eta nola sentitzen duen. Gero noski bere gogo sexuala, homosexuala izan da ere, harreman sexualak izaterakoan, norberak bere gustuak ditu.

Batzuk harremana sexualak irekiagoak nahi ditu, beste batzuk harreman formalagoak nahiago dituzte. Hau da, homosexual ez diren pertsonen antzera. Eta noski, kasu honetan bizitzan beste hainbat arlotan bezala, orokortzen dugunean, berezitasunak, eta ezberdintasunak galtzen ditugu.

Ondo izan

Eskerrik asko”