Esku bakarrez irekitzen den kondoia

kondoiaInoiz izan duzu arazorik kondoi bat irekitzeko garaian? Une sutsua izaten da, bor-bor egoten zara… eta, bat-batean, bi eskuak libre utzi behar izaten dituzu preserbatiboa jartzeko. Horrek bat-bateko pasioa galtzea edo kontua hoztea eragin dezake. Baina ez larritu, laster kalean egongo baita esku bakarrarekin ireki daitekeen kondoia!

Ben Pawlek preserbatiboa gordetzeko zorro berritzaile batekin harritu gaitu. Bere asmoa elbarrientzat irekitzeko erraza den kondoia egitea bazen ere, ia konturatu gabe, askoren egunerokotasuneko arazoetako bat konpondu du. Orain nahikoa da preserbatiboaren gainean presioa egitea hau zorrotik ateratzeko, eta segundo eskas batzuk nahiko dira.

Pawlek patentatu egin du jada, baina oraindik ez dago merkatuan; izan ere, badirudi preserbatiboak ekoizten dituzten marka nagusiekin negoziatzen ari dela produktua kaleratzea. Espero dugu laster gure artean egotea.

2 thoughts on “Esku bakarrez irekitzen den kondoia

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Mamá Gaviota

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude