Etiketaren artxiboa: KIROLA

Kirola egiteak mesede egiten die sexu-harremanei

índiceKirola osasungarria da. Askotan entzun dugu baieztapen hori, baina gaurkoan haratago goaz. Izan ere, osasunarentzat ez ezik, bizitza sexual on bat izateko ere mesedegarria da kirola. Hori da, behinik behin, aldizkari ezagun batek argitaratu duen ikerketa baten emaitza.

Baina zein kirol aukeratu?

1-Spinninga: Bizikleta gainean aritzen direnek orgasmora iristeko zailtasun gutxiago dituzte.

2-Yoga: sexu-harremanetan minik ez izaten lagun diezaioke yogak emakumeari.

3-Korrika: Zakila tentetzeko arazoa dutenentzat da gomendagarria.

4Pilatesa: plazera areagotzen du.

5-Igeriketa: zalutasuna hobetzen du.

6-Flexioak eta abdominalak: sexu-jarrera berriak probatzeko orduan lagungarri izan daitezke.

7-Kardio ariketak: sexu-erresistentzia hobetzen dute.

Horiek guztiak edo horietako baten bat praktikatu ezkero, ez duzue sexu-kontuetan aritzeko aitzakiarik edukiko.

Entzun azalpen guztiak!

Gozatu!

Futbolean sexua debeku bihurtzen denean

brasilMunduko Futbol Txapelketa hasteko egun gutxi falta dira, eta dagoeneko komunikabide denak Brasilen jokatuko diren norgehiagoken inguruko berriak zabaltzen dabiltza. Baina, futbolak ez ezik, azken egunotan, futbolarien bizitza pribatuak ere lekua hartu du prentsan zein Interneten.

Hain zuzen ere, jokalarien bizitza sexuala dute hizpide azkenaldian komunikabideek. Izan ere, hainbat entrenatzailek sexuarekin lotutako adierazpenak egin dituzte, txapelketak irauten duen bitartean futbol-jokalariek sexu harramenak izan ditzaketen ala ez argitzeko.

Horretan ere, iritzi guztietakoak daude. Badira, sexua debekatzea neurri ona dela uste dutenak. Nolanahi ere, beste entrenatzaile batzuren iritziz, garrantzitsua da Munduko Futbol Txapelketa jokatzen den bitartean, jokalariek haien bikoteekin intimitate momentuak edukitzeko aukera izatea.
Baina zein dira sexua galarazten duten entrenatzaileak, eta, aitzitik, zeintzuk dira sexuaz gozatzeko aukera izango duten selekzioak?

Akabo Bakea” saioan xehetasun guztiak eman zituen Luziak, eta aldi berean, sexuak kirolariekn errendimenduarekin zerikusirik duen azaldu zuen.

Entzun saioa!

Kirola, sexua hobetzeko prestakuntza onena

Pilates

Pilates

Badakigu sexua bikaina dela gorputza liraintzeko. Hori esan izan dute, behintzat, aditu askok eta askok. Jarduera sexualari esker, hormonak askatu eta kaloriak galtzen ditugu. Gainera, gauza jakina da orgasmoak muskuluak erlaxatzen ere laguntzen digula.

Dena den, guk ere lagundu behar diogu sexuari, eta zenbait kirol-jarduera apartak dira onura horiek guztiak are eraginkorragoak izan daitezen. Zeintzuk diren nahiko duzue, noski! Jarraian ipiniko ditugu adibide batzuk.

Pilatesari tartea egin beharko genioke gure agendan; izan ere, pelbisaren inguruko zirkulazioa hobetzeaz gain, tentsioa arindu eta artikulazioak luzatuko ditugu.

Horrez gain, yoga ere oso jarduera gomendagarria da, muskuluak malgutzen baititu. Era berean, bizkarezurra indartzeko aukera bikaina da.

Azkenik, sabel-dantzari aipamen berezia egingo diogu errepaso honetan. Aldakekin eta pelbisarekin egindako mugimendu zirkularrak, leunak eta uhindunak ditu oinarri estilo horrek. Beraz, ezin hobeak dira artikulazioak askatu eta sentsualitatea lantzeko. Lotsak alde batera uzteko ere terapia aproposa da. Ez izan zalantzarik eta ekin gorputzari!

Zertan dute antza koitoak eta goi-lehiaketazko kirolak?

sexoKoitoak eta goi-lehiaketazko kirolak badute parekotasunik. Esfortzu fisikoak eta entrenamenduak eragina dute bietan. Sexu kitzikapena sentitzen dugunean gure bihotzaren erritmoak abiadura hartzen du eta minutuko 90 eta 100 taupada artean izaten ditugu. Gainera, orgasmora iristen garenean frekuentzia areagotu egiten da eta 130-150 taupada inguru izatera heltzen gara.

Sexu-harremanak maiztasunez edukitzeak gorputza entrenatzeko balio du, bai odol-zirkulazioa zein arnasketa sistema erregulatzen ditu.

Oro har, goi-lehiaketazko kirolak eragiten dituen ondorio antzekoak ditu, aipatutako puntuez gain, buruko endorfinak ere askatzen baititu.

Zuk zer nahiago? Kirola ala sexua?