Etiketaren artxiboa: ONURAK

Sexua goizetan? Bai, mesedez!

Ezagutzen al duzue eguna hasteko modu hoberik? Zenbait adituk diotenaren arabera, esnatu bezain laster sentitzen dute sexurako gogo handiena gizon zein emakumeek. Hormonei dagokienez, egunaren hasieran omen daude baldintza onenetan, plazera eman eta jasotzeko.

Sexua goizetan

Sexua goizetan

Ba al zenekiten goizean orgasmoa izateak egunari umore apartarekin ekiten laguntzen duela? Izan ere, dopamina maila gutxitzen laguntzen du sexuak, eta oso lagungarria da gure aldartea alaitzeko. Era berean, estrogeno kopuruak behera egiten du eta horri esker, itxura fisiko ederragoa izango dugu.

Osasuna bikaina izateko terapia aparta ere bada. Horrez gain, gure defentsak indartu eta zirkulazioa hobetzen lagunduko digu harreman on batek. Hortaz, ez izan zalantzarik: hartu kontuan orain arte esandakoa eta jarri goiz iratzargailua!

Musuen unibertsoa

Badakigu musuak plazera lortzeko baliabide apartak direla. Aitzitik, askok ezagutuko ez dituzten onurak ere eragiten dituzte. Ba al zenekiten, esaterako, kaloriak galtzen direla musu ematean? Horrez gain, zirkulazioa hobetu eta kolesterola gutxitzeko ere gomendagarriak dira.

Musuak

Musuak

Abantaila fisikoez gain, eragin lasaigarria omen dute, morfina dosi txiki batek sortzen duenaren antzerakoa. Era berean, gaur egun bizi dugun gehiegizko estresari aurre egiten laguntzen digute, erlaxagarriak baitira.

Jarraian, musu mota desberdinak aztertuko ditugu:

Musu lehorrak: ezpainak soilik erabilita emandakoak.
Musu xurgatzaileak: bietako batek bestearen beheko ezpainak ahora eraman ostean, mugimendu xurgatzailea hasten da martxan.
Musu frantsesa: ezagunena eta gehien bilatzen dena da. Mingainari dagokio kasu honetan lan egitea. Izan ere, bikotekidearen ahoaren barruan mingainari eraginda emandakoa da musu frantsesa. Zein duzue gustukoen?

“Zenbat kaloria gal ditzaket sexua praktikatzean?”

SEXUA

Irakurlearen zalantza:

“Hola, sexuarekin zemat kaloria galtzen diren jakitia gustauko jatan. Sarketa praktikatuta zenbat, muxuekin zenbat, sexu oralakin zenbat, masturbatuta zenbat….”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo zoriontzea, galdera egiterakoan, harreman sexual genitalak soilik aipatu ez dituzulako.

Askotan entzun ohi dugu, sexu-harremanek onurak eskaintzen dizkigutela eta nik baiezkoa esango nuke, eta gainera hauek zabalak direlakoan nago. Hau da, harreman sexualak ditugunean, onura emozional, eta fisiko asko edukitzen ditugu, hala nola, ondo sentitzen gara, alaiagoak gaude, lasaitzen laguntzen digu, gure larrua distiratsuagoa edukitzen dugu, eta noski gorputza mugitzen dugunez kaloriak ere galdu daitezke. Dena den, onura hauen neurketa egitea ez da hain erraza, hor aldagai asko jokoan daudelako, pertsona bakoitzaren bizitza, bere egitura fisiko naiz psikologikoa, bere momentuko egoera…

Gainera, ziur nago, harreman sexualak dituzunean, helburua ondo pasatzea baldin bada onuren portzentajea bikoiztu egiten dela.

Proba egin eta esango diguzu.”