Maitemintzea, osasunarentzat ona al da?

maitemintzeaAditu guztiak bat datoz: maitasun harremanak eta larrua sarri jotzea osasunarentzat mesedegarriak dira.

Arrazoi asko daude horren atzean. Alde batetik, kitzikatzean oxitozina hormonaren isuria handitzen da. Horrek, bikotekidearen beharrak asetzera bultzatzen gaitu ohartu gabe. Sentimenduak eratzen ere laguntzen du.

Gainera, sexu-harremanek estresarengandik askatzen gaituzte eta betetasun sentsazioa ematen digute endorfinen ondorioz. Zoriontasunaren hormona bezala ere ezagunak dira, eta, besteak beste, ongizatea, anestesia eta estasia eragiten dute.

Epe luzean 90.000 estatubatuarrekin egindako ikerketa baten arabera, endorfinak eta oxitozinak gorputzeko defentsak indartzen dituzte.

Txortan egitean nitrogeno monoxidoa askatzen da. Horrek hainbat eragin ditu gorputzean; sexu organoetako odol-fluxua hobetzen du, esaterako. Gizonezkoei ondo datorkie hori prostatako gaixotasunak ekiditeko.

Ondorio bezala, sexu-harremanak sarri dituzten pertsonak gutxiagotan gaixotzen direla esan dezakegu. Gainera, gizartekoiagoak eta orekatuagoak dira, eta bizitzaz gehiago gozatzen dute.

1 thought on “Maitemintzea, osasunarentzat ona al da?

  1. Pingback: GAZTEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude