Etiketaren artxiboa: sexu jolasak

‘Erruletaren jolasa’: sexuaren alde arriskutsua

sexoGazteen artean modan jartzen diren sexu jolasek uste baino arrisku gehiago izan ditzakete. Horren adibide dugu azkenaldian nerabeen artean zabaldu den “Erruletaren jolasa’.

Mutilekin eta neskekin osatutako talde batek parte hartu ohi du jolas horretan. Mutilak elkarren aldamenean etzan, eta neskak haien gainean jartzen dira. Hortik abiatuta, sexua praktikatzea da jolasaren helburua, beti ere, arau batzuk errespetatuz. Hain zuzen ere, denbora tarte mugatu batean praktikatzen du penetrazioa bikote bakoitzak, eta behin denbora hori bukatuta, neskek bigarren bikote bat aukeratzen dute. Modu horretan, mutil batetik bestera aldatuz, erruletan bueltaka aritu behar dira neskak.

Isurketa duen lehen mutila jolasetik kanporatzen dute, eta beraz, azken kanporatua da jokoaren irabazlea.

“Erruletaren jolasak” uste baino arrisku gehiago izan ditzake. Sexu bidezko gaixotasunak kutsatzeko bide izan daiteke. Halaber, nerabe asko haurdun geratu dira; herrialde askotan kondoi barik jolasten dute eta.

Akabo Bakea saioko “Luzia eta sexua” atalean, azken urteetan modan egon diren beste hainbat jolas ere aipatu zituzten. Gehiago jakin nahi baduzue, entzun hemen atzoko saioa.

Maiteen Eguna, jolas ezazu

masajeMaiteen Eguna bertan dago, eta bikotekideak eta zuk egun berezia izan dezazuen proposamen batzuekin gatoz oraingo honetan.

Joko iradokitzaileek sexu harremanak aberastu egiten dituzte. Mutil-lagunari plazer sexualean kontrasteek duten garrantzia zergatik ez erakutsi? Otsailaren 14aren aurretik prestatu jolasa. Sartu leotardoak izozkailuan eta erabili itzazu, gero, bikotekidea ferekatzeko. Sentsazio ederra izango du, eta are gehiago zakilaren inguruan laztantzen baduzu. Ez galdu denbora, ordea; haren gorputzaren beroak azkar urtuko du izotza.

Gau magiko horretarako beste joko bat? “Plater” izan zaitez harentzat. Jarri gainean bikotekidearen gutizia gustukoenak eta utz iezaiozu jaten. Zapore konbinazioak aukeratu, txokolatea eta esne-gain harrotua, esaterako, eta kokatu gorputzaren alde banatan. Horrela, zurrupatuz joango da hura.

Zergatik ez, bestela, olioaz masaje erotiko bat egin? Kandela lurrintsuak masajetarako olio bereziak eros ditzakezu. Gorputz osoa busti iezaiozu olioaz eta gero kendu masaje erotiko batekin. Plazera handitzeko perlazko (faltsuak ere izan daitezke) lepokoaz igurtzi. Jantz ezazu egun osoan zehar zure gorputzaren tenperatura har dezan, eta jada sexu-harremanetan zaudetenean, emakumeentzako lubrifikatzailearekin busti. Inguratu haren zakilaren oinarria lepokoaz eta zure eskuez. Azkenik, irristatu eskuak gora eta behera uhin mugimenduak eginez, perlak zakilaren kontra biratzen dutelarik.