Begiak estalita, sexua imajinazioz bete

ojos vendados-parejaSexu harremanen eta plazeraren etsaia da monotonia. Sexua beti hobetu daiteke eta dibertigarriago bihurtu. Pasioa ez galtzeko trikimailu batzuk irakatsiko dizkizugu Eingo al deu? blogean.

Larrua jotzen hasi aurretik, bikotekidearen begiak bendekin estaltzea gomendatzen dizugu. Ez zaitez segidan hasi sexu jolasetan; aurretik, minutu batzuk itxaron. Ergelkeria bat dela iruditu arren, badu bere garrantzia. Bikotekideak ezer ikusten ez duenez, inguruan gertatzen denaren berririk ez du izango. Horrela, imajinazioa pizteko aukera izango du.

Jokoekin hasteko unea dela erabakitzen duzunean, goxo eta samur laztandu bikotekidea. Ukitzearekin bakarrik dardaraka jarriko duzu. Poliki-poliki, ordea, gero eta gogorrago ferekatu. Ondoren, mihiarekin eta ahoarekin tartekatu, belarrira gauza ederrak xuxurlatzen dizkiozun bitartean.

Bikotekidea berotuen dagoenean geldialdi txikiak egin. Zuk nahi duzun bezala jolastu eta zure laztanen menpe egongo da. Lizunkeriak ez utzi alde batera. Gainera, izan gogoan ez dela zure gorputza plazera eman dezakeen gauza bakarra. Begiak tapatuta dituenez, edozein estimuluk berotuko du; lumak edo izotz zatiak erabili. Imajinazioa piztea besterik ez duzu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude