Etiketaren artxiboa: afrodisiakoa

Pistatxoak, erekzioa hobetzeko

los-pistachosPistatxoak, indarberritzeko eta gosea berdintzeko otordu artean jaten ditugun fruitu lehorrak baino askoz gehiago dira. Maitasunaren fruitu dira.

Orain arte uste genuenaren kontra, maitasunaren fruitu bakarra ez da banana; pistatxoek eragin ezin hobeak dituzte gizonezkoen sexu organoan. Turkian egindako ikerketa zientifiko batek frogatu duenez, zakilaren tentetzea hobetzen du fruitu hori jateak. Afrodisiakotzat hartu dituzte hainbat kulturatan, baina, orain, zientifikoki frogatuta dago.

Ikerketan parte hartu zuten gizonek, egunero 100 gramo pistatxo jan zituzten hiru astetan zehar. Bestalde, ohiko dieta eta ohiturak mantendu zituzten. Emaitzek hobekuntza nabarmenak erakutsi zituzten sexu grinan, orgasmoan eta larrua jotzean lortutako asetze mailan.

Horrez gain, odoleko kolesterol maila erregulatzen eta pisua galtzen laguntzen du fruitu horrek. Zientzialariek beste fruitu lehor batzuen ordez pistatxoak jatea gomendatzen dute, gizonezkoei batez ere. Koipe osasuntsuak, proteinak, zuntza eta antioxidatzaileak dituzte; guztiz osasuntsuak!

Eskutada bat jan egunero eta hobekuntza nabarituko duzu, bai osasunean, bai sexuan. Gainera, gozo-gozoak dira; zer ari zara itxaroten?

Nola praktikatu jolas erotikoak jakiak erabilita?

sexoSexua eta jatekoa erabilita jolas entretenigarriak eta gozagarriak praktikatu daitezke. Hozkailuan gordeta dugun edozein jogurtek jaki afrodisiako edo exotiko batek baino gehiago kitzika gaitzake. Bikotearekin gauden momentuan, jogurta honen gorputzean igurtzi dezakegu: ahoan, zona erotikoetan…

Frutarekin ere antzeko zerbait egin dezakegu. Ahotik ahora fruta zatiak pasatuz jolas gozagarriak egin daitezke, baita genitaletan jarrita ere. Ardo pixka batekin nahastuta are kitzikagarriagoaK izango dira jolasak, batez ere, zilbor aldean, bizkarrean edota neskaren bularraldean jarrita.

Gozozaleak direnek esne-gaina, eztia, txokolatea edo chantillya erabili dezakete eta mingainarekin gorputz osoan zeharkatu. Titipuntatan, sabelaldean eta genitaletan jaki gozoak jarrita sentsazio ikaragarriak lortuko ditugu. Askok behatzetan ere jartzen dituzte mota honetako jakiak.

Espezien botere afrodisiakoa

Naturak eskaintzen dizkigun afrodisiako natu28020especiasralen artean belarrak eta espeziak daude. Bai, janaria prestatzeko erabiltzen ditugun horiek, eta horietako askok gure harreman sexualen desioa areagotzen dute.

Gutako gehienak jaten ditugun plateretan usain atsegin horiek erabiltzen ditugu, baina gehienok ez dakigu gure bizitza sexuala gozatzeko eta hobetzeko lagungarriak izan daitezkeela. “Maitasunaren belarrak” bezala ezagunak diren hauek erabil ditzakegu infusioetan, edariak prestatu eta osatzeko, eta errezeta afrodisiakoak osatzeko.

Horien artean oreganoa topa dezakegu, plater eta infusioetan jartzeaz gain murgiltze-bainu atsegin bat prestatzeko ere erabil dezakegu. Bestalde, ipurua ere erabil dezakegu, eta hau oso ezaguna da indar sexuala areagotzeagatik, Kamasutraren arabera. Belar hau kontu handiz erabili behar dute urritasun hepatikoa duten pertsonek.

Albaka beste belar afrodisiako bat da, eta oso ezaguna da dituen propietate bikainengatik, bereziki haurdunaldi bat bilatzen denean, eta infusioetan edo janari tradizionaletan kontsumitu daiteke. Azafraiak, kardamomoaren haziak, jengibreak eta kanelak ere propietate hauek ditu.