Sexua airean, baina era esklusiboan

Romance2_cmgAmerikako Estatu Batuetako hegazkin-konpainia batek airean sexu-harremanak izatea ahalbidetzen duen zerbitzua dauka martxan. Flamingo Air izeneko enpresak, 425 dolar balio dituzten bidaiak saltzen ditu. Prezio horren truke, ohea, txanpan botila bat eta txokolateak lor ditzake bezeroak.

Konpainiako pilotuen esanetan, gortinen atzean gertatzen ari dena ez da beren interesekoa. Euren lana abioia leku batetik bestera eramatea da eta profesionaltasunez egiten dute. Hala ere, eraman beharreko kaskoak “asko eskertzen” dituztela adierazi dute horietako baztuek.

Pelikuletan ikusi ohi denaren ordez, abioiko komun ñimiñoan sartzen den bikotea, konpainia honek erromantizismo ikuspegi bat eskaintzen du. Lasaitasun handiz, intimitatean, ohe baten gainean eta janari zein edari goxoekin gertaera bereziren bat ospatzekoa hain zuzen ere.

Arrakasta handia izan du ekimen honek. Izan ere, jadanik 21 urtez eskaini du mota honetako zerbitzua Flamingo Air enpresak. Eta zu, animatuko al zinateke horrela hegan egitera?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude