Etiketaren artxiboa: erekzioak

Ardo beltza, sexurako sekretua

sexuColin Farrellek elkarrizketa batean egindako adierazpenekin abiatu zuten asteleheneko “Luzia eta sexua” tartea. Aktore irlandarrak duela gutxi aitortu duenez, alkoholarekin arazo larriak izan zituen, eta errehabilitazioa hasi zuenean, bere buruarengan segurtasun osoa galdu omen zuen. Horregatik, bi urte eta erdi behar izan zituen, berriro emakume batekin oheratzeko. “Ikaragarria” iruditu zitzaion sexu esperientzia hura, ordura arte, mozkortuta soilik izaten baitzituen sexu harremanak.

Horren harian, sexua praktikatzeko alkohola behar izatea arazo gogorra dela komentatu zuten atzokoan, halere, ardo kopatxo batek sexu harremanak aberastu ditzakeela nabarmendu zuten. Batez ere, ardo beltzak sexuan izan dezakeen eraginari buruz mintzatu ziren.

Ardoa neurrian kontsumitzeak, aparatu kardiobaskularrari mesede egin ahal dio. Gainera, odola gorputzeko atal guztietara bideratzen laguntzen du, eta beraz erekzioetan paper garrantzitsua betetzeko gai da. Hori gutxi balitz, emakumeetan estrogeno kopurua gehitu egiten du, eta horrek sexu nahia piztu dezake.

Halere, lehenengo zitarako ardo zuria edo cava gomendatu zituzten. Baina zergatik? Zein dira ardorik egokienak?

Entzun hemen atzoko saioa! Bero-bero bukatu zuten gaua eta!

Zergatik gertatzen dira goizetako erekzioak?

ereccionesGaldera sinplea bada ere, askok eta askok ez dute ezagutzen erantzun zuzena. Goizetako erekzioak ez dira kitzikapen egoera baten ondorio izaten.

Mutil asko dira goizetan zakila tentetuta esnatzen direnak eta horrek badu azalpena. Puxika beteta dagoenean gertatu ohi da. Honek presioa egiten du sabeLaren azpiko odol-hodietan eta ondorioz, zirkulazioa bihotzera itzultzea oztopatzen du. Odol erretentzio honek zakilaren tentetasuna eragiten du. Gauza bera gertatzen da gizona kitzikatuta dagoenean.

Ustez inpotenteak diren mutilek ere izan ahal dituzte goizetako erekzioak. Horrek argi erakusten du fisiologikoki mutil hori ez dela inpotentea. Kontua da, egoeraren arabera, eta lotsa eta konplexuak tarteko direla, zailtasunak izan ditzakeela zakila tente mantentzeko.