Etiketaren artxiboa: inpotentzia

Zergatik gertatzen dira goizetako erekzioak?

ereccionesGaldera sinplea bada ere, askok eta askok ez dute ezagutzen erantzun zuzena. Goizetako erekzioak ez dira kitzikapen egoera baten ondorio izaten.

Mutil asko dira goizetan zakila tentetuta esnatzen direnak eta horrek badu azalpena. Puxika beteta dagoenean gertatu ohi da. Honek presioa egiten du sabeLaren azpiko odol-hodietan eta ondorioz, zirkulazioa bihotzera itzultzea oztopatzen du. Odol erretentzio honek zakilaren tentetasuna eragiten du. Gauza bera gertatzen da gizona kitzikatuta dagoenean.

Ustez inpotenteak diren mutilek ere izan ahal dituzte goizetako erekzioak. Horrek argi erakusten du fisiologikoki mutil hori ez dela inpotentea. Kontua da, egoeraren arabera, eta lotsa eta konplexuak tarteko direla, zailtasunak izan ditzakeela zakila tente mantentzeko.

Bikotekideari inpotentzia arazoak gainditzen lagundu

Inpotentzia ezintasun bat da,impotencia gizonezkoen artean, edozeinek imajina ditzakeen sexu-arazoez gain, parekorik ez duen ezinegon psikologikoa eragiten duena. Gizonezko inpotente batek maskulinitatea galdu duela sentitzen du, eta, sexuaz edo sexu-ahalmenaz txantxak egiten direnean, oldarkor jartzen da.

Arazo fisiko zein psikologikoek eragin, inpotentzia senda daiteke, noski, eta sendatzeko prozesuan bikotekideak zeregin garrantzitsua du.  Inpotentziaren kausa organikoa bada, beharrezko azterketak egitera lagundu beharko diozu, eta garrantzitsua da espezialistaren kontsultetara ere laguntzea, uzten badizu;  horrela, zuk ere jasoko duzu horrek eragiten dituen pairamen eta ezaugarrien berri.

Sendagaiak agintzen badizkiote, zeuk gogoratu beharko diozu hartu egin behar dituela eta zeuk saihestu beharko duzu tratamendua behar baino lehen uztea; izan ere, aste batzuk pasatuta berehalako ondoriorik nabaritu ezean, asko dira sendabidea bertan behera uzten dutenak.

Bidean laguntzeaz gain, zeu zara horren babes nagusia, horren sentimenduen sostengua. Jakinarazi iezaiozu sexurik gabe bizi zaitezkeela eta biok elkarrekin horri aurre egin eta gaindituko duzuela; aldi baterako arazoa dela azaldu behar diozu eta, beste ezer baino lehen, zurekin ez konplitzeagatik kezkatzeari utzi behar diola azpimarratu.

Indartu ezazu bikotekidearen konfiantza, maitatu eta ulertu, biok elkarrekin une txarrak igaro eta sexu-bizitza betea berreskuratuko baituzue.