Gizonezkoek egunean 19 aldiz pentsatzen dute sexuan

Infarto4Egun osoa sexuan pentsatzen ari dira gizonak, estereotipoen arabera. Ohioko Estatuko Unibertsitateko ikertzaile talde batek frogatu duenez, gizonezkoek sexuan emakumeek baino gehiagotan pentsatu arren, beste beharrizan fisikoekin ere hala gertatzen dela, esaterako, janariarekin eta logurarekin.

Kaleko mitoaren arabera, gizonek zazpi segundotik behin pentsatzen dute sexuarekin lotura duen zerbaitetan. Esna dauden hamasei orduetan 8.000 bat aldiz pentsatzea da hori. Ikerketak zeharo gezurtatu du mitoa; azterketaren arabera, batez bestez hemeretzi aldiz bakarrik pentsatzen dute eta emakumeek, aldiz, hamar aldiz.

Ez da hori guztia, ordea. Orokorrean, gizonek gehiago pentsatzen dute janarian emakumeek baino (hamazortzi aldiz egunean, hamabosten aurka) baita lo egitean ere (hamaika, zortziren aurka). Horrela, esan daiteke gizonezkoek antzerako maiztasunaz pentsatzen dutela behar sexualetan eta janarian.

Bi sexuetako 18-25 (sexualitatearen gorenean daudenean) urteko ikasleen artean egin zuten ikerketa. Parte hartzaileei kontagailu bat eman zieten eta botoia sakatu behar zuten, egokitu zitzaien gaiarekin zerikusia zuen zerbaiten inguruan pentsatzean (batzuei sexua, besteei janaria eta gainerakoei logura).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude