Mutilek ere orgasmo plantak egiten dituzte

baiSarritan mutilek ere orgasmo itxurak egin behar izaten dituzte. Batez ere, anorgasmia pairatzen duten mutilak dira plantak egiten dituztenak. Gainera, gehienetan lotsa eta beldurra direla eta, ez dute sendagilearengana joateko erabakia hartzen.

Anorgasmia duten gizonek ez dute isurketarik izaten sarketa praktikatzerakoan, ezta orgasmorik ere. Gehienetan 40 urtetik gorakoak izaten dira gaixotasun hau duten gizonak eta hainbat faktorek eragin dezakete anorgasmia: prostatako ebakuntzek eta zenbait gaixotasunek (tartean diabetesak), adibidez.

Dena den, arrazoi psikologikoak ere egon daitezke gaixotasun honen atzean. Masturbatzeko ohiturarik ez duten edota gehiegi masturbatzen diren mutilen kasuan sexu desira eta isurtzeko gaitasuna nabarmen gutxitu ahal dira.

Era berean, sexu heziketa oso zorrotza izaten duten pertsonek, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituztenek edota oso estresatuta bizi direnek arazoak izan ahal dituzte orgasmora iristerakoan.

2 thoughts on “Mutilek ere orgasmo plantak egiten dituzte

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: imanol karretero

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude