Etiketaren artxiboa: ura

Sexua, ur azpian

sexoEmakumeek zein gizonek izan ohi duten fantasia ohikoenetako bat sexua uretan izatea da. Dela hondartzan, dela igerilekuan edota jacuzzian, urak erraztasun eta morbo handia ematen du. Postura berri eta akrobatikoak probatzeko aukera ematen du, eta inguru erromantikoak ere laguntzen du askotan. Halere, badaude kontuan hartu beharreko gako batzuk ur azpiko sexuaz gozatzeko.

Lubrikazioa: Askok urak lubrikazio gehigarri lana egiten duela uste duten arren, egia esan, kontrakoa gertatzen da. Urak emakumeen lubrikazio naturala oztopa dezake. Horregatik, gomendagarria da labaingarriren bat erabiltzea. Gainera, garrantzitsua da sarketaren aurretik laztanekin jolasten aritzea, biak naturalki lubrikatuta ere egoteko.

Igerileku batean sexu harremanak izateko asmoa izanez gero, kontuz ibili behar da gai kimikoekin, kloroarekin esaterako. Honek narritadurak sor ditzake, eta horregatik aditu askok igerilekuetan aho bidezko sexua izatea gomendatzen dute. Estimulu gehiago jasotzen dira, batez ere gizonezkoek, eta seguruagoa da.

Dutxak sexua zutik izateko aukera bikaina eskaintzen du, busti bitartean harremanak izateko, urak traba egin gabe. Halere, gogoratu ez irristatzeko zerbait jartzea lurrean eta heldu ahal izateko euskarriren bat izatea inguruan.

Askoren fantasia gogokoena den arren, itsasoan sexua izatea ez da horren erraza. Hondarrak narritadura eragin dezake emakumeen baginan, eta baita ur gaziak ere. Horregatik sexua ur ertzean edota gerriraino sartuta izatea gomendatzen da.

Eta azken gomendioa, eta garrantzitsuena: beti erabili behar da babesa sexu harremanak izateko. Egia da gizonezkoa uretan isurtzen bada, emakumearen baginatik kanpo, espermatozoideak hil egiten direla. Halere, uretan ere beharrezkoa da preserbatiboa erabiltzea, eta onena hau uretatik kanpo eta zakila tente dagoenean jartzea da.

Sexua hondartzan. Zeintzuk dira jarrera egokienak?

playasBikote askok gustuko dute hondartzan sexu harremanak izatea. Beroak, arropa gutxirekin ibiltzeak eta itsasoko haize leunak sexu grina pizten dute. Baina zein jarrera dira dibertigarrienak eta zein kitzikagarrienak hondarrean edota itsasoan sexua praktikatzeko?

Olagarroa

Mutila harean etzan eta neska gainean kokatu behar da, eskuak bikotearen buru gainetik botata eta mutilaren eskuak eutsita. Bitartean hankarekin mutilaren izterra inguratu behar du neskak, horrek sarketa erraztuko baitu.

Swingaren erregea

Mutila hamaka batean eseri behar da. Neskak, gainean jarrita, hankak eta lepoa inguratu behar dizkio. Ondoren bien artean hamaka kulunkatu behar dute, sarketari erritmoa jartzeko.

Aholkuak:

1- Harea oso erosoa da baina, aldi berean, sexu-organoak narriatu ditzake. Hori dela eta, komeni da azpian toalla bat jartzea.

2-Kondoiak: Uretan zein hondarrean sexu harremanak izatean kontu izan behar dugu kondoiekin. Hareak preserbatiboa apur dezake eta uretan erraz galdu daiteke.

3-Lubrifikatzailea: Uretan sexua praktikatzean komenigarria da lubrifikatzailea erabiltzea. Normalean urak bagina sikatzen du eta, beraz, sarketa ezerosoagoa edota mingarriagoa izan daiteke.

4-Intimitatea: Garrantzitsua da ezkutuan dagoen toki bat bilatzea.

5-Jarrera egokienak: Komeni da mutila azpian egotea.