Etiketaren artxiboa: semena

Semenaren eta zakilaren zaporea

sexoArgi dago zakilak ez duela arrosa usainik, ezta semenak ezti zaporerik ere. Hortaz, normala da jende askori nazka ematea aho bidezko sexua praktikatzeak. Horregatik, felazioak egiteko orduan, higieneak eta osasunak berebiziko garrantzia dute.

Garbi dagoen zakilak ez du zertan usain txarrik izan behar. Halere, isurketek zapore gazia eman ohi diote sarritan. Barruko arropak maiz aldatzeak eta pixa egin ostean zakila garbitzeak lagundu egiten du zaporea “gozotzen”.

Semenari dagokionean beste faktore batzuek ere garrantzia dute. Koipe zein pikante asko duten jakiak jateko edota alkoholdun edariak kontsumitu eta erretzeko ohitura duten mutilen kasuan semenak zapore txarragoa izan ohi du. Dena den, gizon batetik bestera asko aldatzen da semenaren zaporea. Arroza, patatak, hidratoak, pastelak, izozkiak eta azukredun edariak jaten eta edaten dituzten mutilen hazia gozoagoa izaten da. Barazkiak, entsaladak eta apioa hartzen dutenen semenak, aldiz, oso zapore gutxi izaten du.

Amaitzeko, haragi gorria, zainzuriak, espinakak, brokolia etab aukeratzen duten mutilen semena garratza izaten da.

Estresak haziaren kalitatea gutxitzen du

estresAzken hamarkadetan semenaren kalitateak txarrera egin du nabarmen eta horren eraginez ugalketa arazoak hazi egin dira. Arrazoietako bat gaur egungo bizimoduak gazteengan eragiten du estresa izan da.

Ikerketa ezberdinek erakusten dutenez, haziaren kalitatea duela urte batzuk baino hamar aldiz baxuagoa da orain eta, beraz, emakumeak haurdun geratzeko dituen aukerak ere askoz urriagoak dira.

Batez ere, industrializatutako herrialdeetan nabaritzen da estres maila altu hori. Dena den, estresa ez da semenaren kalitatea gutxitzen duen faktore bakarra, nahiz eta denen artean garrantzitsuena izan.

Estresak ez ezik, industrializatutako herrietan, kutsadurak eta substantzi toxikoek ere eragin negatiboa dute ugalkortasunean.

Kaltegarria al da semena irenstea?

semenAhozko sexua praktikatzen duten pertsona askok zalantza bera izan ohi dute: “kaltegarria al da semena irenstea?”.

Osasungarri dauden pertsonen esperma ez da inolaz ere txarra edo kaltegarria. Semenaren %95 ura da eta horrez gain, proteinak, mineralak eta beste hainbat mantenugai ditu.

Adituek diote esperma irenstea ahoan musu bat ematea baino “garbiagoa” dela, haziak listuak baino germen gutxiago baititu.

Gainera, argi utzi behar da ezinezkoa dela haurdun geratzea semena irensteagatik. Edaten dugun beste edozein likido bezala, urdailera pasatzen da eta han digeritu egiten da. Beraz, ez dago obarioetara pasatzeko arriskurik. Loditzeko beldur direnak ere lasai egon ahal dira, semenak oso kaloria gutxi baititu.

Esnekiek eta haragiak semenaren zaporea garrazten dute; frutak, aldiz, gozotu

alimentos_afrodisiacos_1Janariak lotura zuzena du semenaren zaporearekin, hau da, jaten dugunaren arabera, haziak zapore bat edo beste har dezake. Baina zein jakik gozotzen du semenaren zaporea? Eta usaina?

Haragiak, kafeak, alkoholak eta tabakoak, adibidez, zaporea txartzen dute, baita, azak, brokoliak eta esnekiek ere. Aipatutako jaki hauek garraztu egiten dute semena.

Dena den, badira, zaporea gozotzen duten elikagaiak ere: anana, marrubiak, meloia, kiwia eta antzeko frutak, esaterako. Kanelak ere gustu ona ematen dio eta gainera espezia hau afrodisiakoa da.

“Orgasmoak ditut, baina, ez dut hazirik isurtzen”

Irakurle gazte honek zuen laguntza eske idatzi digu. Kontatu zuen esperientziak eta datorren astean Olatz Berastegi sexologoak emandako erantzuna irakurtzeko aukera izango duzue.

“20 urte ditut eta duela pare bat urte galdu nuen birjintasuna. Sexu harremanetan oso gustura egoten naiz nire neskarekin eta egia esan ez dut arazorik orgasmora iristeko, dena den, badut beste arazotxo bat. Kontua da orgasmora iristen naizenean ez dudala semenik isurtzen, hau da, isurketarik gabeko orgasmoak izaten ditut.

condongrande

Momentuz ez dit axola ez dudalako umerik izan nahi, baina, aurrera begira arazo bat izan daitekeela uste dut. Zuei gertatu izan zaizue halakorik? Erantzun mesedez, lasaiago geratzeko bada ere. Eskerrik asko”