Etiketaren artxiboa: hilerokoa

Olioa, hilerokoaren minaren kontrako sendagaia

dolores-menstrualesNeska askok sabeleko mina edota kolikoak izaten dituzte hilerokoarekin daudenean. Askotan kaltzio faltak eragiten du mina, beste batzuetan, aldiz, hilerokoan kanporatzen den prostaglandina sustantziagatik sortzen da ondoeza.

Horri aurre egiteko, ohiko analgesikoetara jotzen dute neska gehienek, baina, badira sendagai naturalen alde egiten duten emakumeak ere.

“Eingo al deu” sexu blogak ere sendabide naturalen berri eman nahi dizue. Hain zuzen ere, oraingoan, etxean prestatu ahal dugun olio batekin saiatuko gara hilerokoaren minari erremedioa bilatzen.

Nola prestatu: Udaberri-lorearen olioaren 10 kapsula, mantzanila olioaren 15 tanta eta izpiliku olioaren 10 tanta nahastu behar ditugu. Osagarri guzti hauek aringarriak dira, beraz, hilerokoak eragindako minari aurre egiten lagunduko digute.

Olio guztiekin egindako nahastea sabelaldean masajeak emateko erabiliko dugu.

Hilerokoari buruzko mito faltsuak

desnudesZeintzuk dira hilerokoari buruzko mito faltsuak?

Gazte askok uste dute neska hilerokoarekin dagoenean sexu harremanak mantentzeak gaixotasunak eragin ditzakeela. Sexologoek, ordea, behin baino gehiagotan argitu dute baieztapen hau faltsua dela.

Era berean, gezurra da emakumeak hilerokoa duenean maionesa mindu dezakeela, ardoa garraztu ahal duela edota landareak hiltzeko arriskua dagoela.

Mito guzti hauek aspaldikoak dira eta antzinako sinesmenetatik datoz. Hain zuzen ere, duela ehunka urte hilerokoa zerbait zikina eta lizuna zela uste zen eta horregatik sortu ziren mito hauek.

Bada beste mito bat nahiko zentzugabea dena: hilerokoarekin dagoenean neskak ez duela esnerik, arrautzarik eta limorik jan behar. Eta arriskutsua izan daitekeen sinesmen bat ere badago: emakumea hilerokoarekin dagoenean soilik gera daitekeela haurdun. Beste batzuk, aldiz, pentsatzen dute hilerokoarekin dagoen neskak ez duela haurdun geratzeko arriskurik. Bi mito hauek ere faltsuak dira.

“Larrua jo eta sei egunera, garaiz nabil hurrengo eguneko pilula hartzeko?”

NESKA

Irakurlearen zalantza:

“Sei egun igaro dira azken aldiz larrua jo nuenetik. Egun hartan “martxa atras” metodoa erabilita izan genituen harremanak. Handik bi egunetara hilerokoa tokatzen zitzaidan baina oraindik ez zait jaitsi eta oso urduri nago. Entzun dut hurrengo eguneko pilula bost egun beranduago ere har daitekeela. Hartzen badut oraindik efektua egingo dit? Erantzun mesedez!”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo

Hurrengo eguneko pilula eraginkorra da hurrengo 72 ordutan hartzen bada. Zure kasuan, sarketa praktikatu zenuenetik egun gehiago pasa dira, beraz, hurrengo eguneko pilula hartzeak ez du ezertarako balio.

Orain, eta hilerokoa ez bazaizu etortzen, haurdun zauden ala ez jakiteko froga egin beharko duzu. Frogaren emaitzaren arabera, aukera ezberdinak ikusten joan beharko zarete.

Dena dela, gauzak lasaitasunez hartzeko esango nizuke, askotan hilerokoaren atzerapena izaten dugu eta ez da haurdun gaudelako. Hori bai, zure kasuan arriskua egon daiteke, beraz farmazia batera joan zaitezkete eta froga erosi, haurdun zaudeten ala ez jakiteko.

Ondoren, informazioa zehatza duzunean, eta aukera guztiak lasaitasunez aztertzeko, laguntza behar izanez gero eskatu ezazue.Lasai, eta orain zure buruarekin arduratsu jokatzea tokatzen da.

Ondo izan”

“Hilerokoarekin nagoenean tanpoiak binaka sartzen ditut”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek hilerokoarekin dituen arazoen inguruan hitz egingo dugu.

Irakurlearen zalantza:

“Hilerokoakin nauanian pila bat odol botatzen dot eta lagun batek esan zoztan jartzeko bi tampax batera. Inoz ein izan dot baina ezdakitx gomendagarrixa dan. Zuk zer aholkatzen doztazu? Bi tampaxen sokak kanpoan uzten ditut, noski.”

tampon1

Olatz Berastegiren erantzuna:

“Kaixo, tampaxaren erabilera oso pertsonala dela iruditzen zait. Aldeko ahots ugari entzuten dira. Alde daudenak, erosotasuna, eta garbitasuna aipatzen dute maiz. Beste neska batzuk nahiago dute ez erabiltzea, hilerokoaren fluxuan eragina duelako, toxizidade puntu bat duelako…
Zuk aipatzen duzu bi tanpoi batera sartzen dituzula, hau da tanpoi lodiago bat izango balitz bezala. Nik esango nuke ez dagoela inolako arazorik, deserosotasuna agian, eta hori zuk neurtu behar duzu.

Beste aukera da tanpoia maizago aldatzea. Beste aukera bat dago merkatuan hilekorako kopa , hau silikonazkoa edo latexkoa izan daiteke. Hilerokoarekin gaudenean, kopa baginan sartzen da, tanpoiarekin alderatuz, ez du odola xurgatzen, odola kopan isurtzen da, ondoren betetzen denean atera hustu eta berriro baginan sartzen da. Tanpoiarekin alderatuz ez du inolako toxikorik bere osagarrietan. Urteetarako balio du, hori bai komenigarria da, hileroko batetik bestera, ur beroan garbitzea.

Beraz, aukera ezberdinak aztertu eta zure bizimoduari nahiz erosotasunari gehien egokitzen dena aukeratu.”

“Hurrengo eguneko pilula hartu dut, baina, ez zait hilerokoa etorri”

Ostegunero moduan, Olatz Berastegi sexologoak irakurle gazte baten zalantza argituko du. Hona hemen aste honetakoa:

Irakurlearen zalantza:

pildora_diadespues

“Galdera bat egiteko da, sekulako zalantzak ditut eta. Gauza da duela lau aste “pildora del dia despues” hartu nuela. Teoriari dagokionez, hileroko apirilaren 24ean etorri behar zitzaidan baina zoritxarrez oraindik ez zait etorri. Zer egitea komeni zait? Haurdun egon al naiteke?

Eskertuko nuen erantzun bat. Eskerrik asko.”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo, lasaitu, ze urduritasunetik abiatuta ez dugu ezer lortzen. Hilerokoa ez zaizula etorri oraindik komentatzen didazu, eta hau arrazoi ezberdinengandik izan daiteke. Zergatik den jakiteko, aukera guztiak ezagutu behar dira, eta honen barnean haurdun egotearena ere izan daiteke. Beste kasu batzuetan, hilabeteko urduritasunak, elikadura aldaketak, estresak gure hilerokoa atzeratzea edo aurreratzea ere eragin dezake. Honengatik, eta zure atzerapenaren arrazoia zein den jakiteko, farmaziara joan haurdunaldiaren froga egitekoa erosi, eta lehenbailehen froga egin.

Behin egoera zein den dakizunean, honen aurrean zer egin daitekeen pentsatzen hasi zaitezke. Baina orain, ez agobiatu oraindik ezer ez dakizulako. Beraz, ez utzi buruari mamuak eraikitzen, errealitatea zein den ezagutu, ondoren erabakiak ondo hartzeko.

Ondo izan”