Etiketaren artxiboa: bikoteak

Neskek 7 sexu-bikote izaten dituzte; mutilek, aldiz, 10

sexoSexuarekin lotutako datuak ematen dituzten inkestak ez omen dira guztiz fidagarriak. Dirudienez, galderaren arabera, galdekatuek gezurra esateko joera izaten dute.

Adibidez, zenbat pertsonarekin oheratu diren galdetuta erantzun oso ezberdinak jasotzen dira nesken eta mutilen artean, eta bikote gehienak heterosexualak direla kontuan izanda, ez da oso fidagarria informazio hori. Izan ere, duela gutxi egindako ikerketa batek dio mutilek beti gorantz jotzen dutela; alegia, sexu kontuetan nahiko ahoberoak direla. Nesketan, aldiz, kontrakoa gertatzen da: normalean neurriz beherako datuak ematen dituzte.

Halere, “Luzia eta sexua” saioan datu batzuk ematera ausartu ziren.

-Bataz beste, bizitzan zazpi mutilekin oheratzen ei dira neskak; mutilak, berriz, hamarrekin.

22 urtetik aurrera prest gaude harreman serio bat hasteko, eta 25 urterekin bikotearekin bizitzeko.

Emakumeen %94k maitasunean sinesten du. Gizonen kasuan %88koa da zenbateko hori.

Gehiago jakin nahi baduzue, entzun atzoko ‘Akabo Bakea‘!

Maitemintzea = Lagunak galtzea?

amigos-parejaOso arrunta da maitemintzean bikotekidearekin gehiago egotea lagunekin baino. Denborak aurrera egiten duen heinean, lagunekin izandako harremana gero eta txikiagoa da eta askotan, adiskidetasuna galdu egiten da. Oxford Unibertsitateko (Ingalaterra) ikertzaile talde batek ohitura honen inguruko ikerketa egin du eta emaitzak jakinarazi ditu.

Robin Dunbarek, ikerketa lanaren arduradunak, azaldu duenez, pertsona batek normalean hurbileko bost lagun ditu. Bikotekidearekin harremana hastean, lagun kopurua murriztu egiten da eta batez beste bi lagun galtzen dira haiekiko harremana kaltetzen delako.

Ondorio horietara heltzeko, ikertzaile talde honek sare sozial batzuk aukeratu eta erabiltzaileek adiskideekin dituzten harremanak aztertu ditu. Emaitzen arabera, maitasun harremanak dituzten pertsonek batez beste hurbileko bi lagunekin zuten harremana galdu dute. Dunbarren esanetan, horren arrazoia argia da: bikotekidearekin zenbat eta denbora gehiago pasatu, duzunean, lagunei  arreta txikiagoa eskaintzen zaie eta harremana azkar kaltetzen da.

Elkarri begira lo egiten duten bikoteak, sexuan asetuenak

19891-pareja camaBikotearekin lo egiteko orduan ohean hartzen dugun jarrerak, pertsona horrekin dugun harreman mota definitzen du. Zurrunga egiteak, ohean uzkurtzeak eta edredoiari tira egiteak… maindire artean ezkutatuta zeuden sekretuak azaleratu ditzaketen faktoreak dira.

Bikote askok bizkarra ematen diote elkarri lo egiterakoan. Honek hainbat esanahi izan ditzake: azkenaldiko kontua bada bikotea urruntzen ari dela esan nahi du, baina, aspaldiko kontua bada, neskaren zein mutilaren askatasuna adierazten du.

Elkarri begira lo egiten duten bikoteak elkarrekin oso gustura sentitzen dira. Bestalde, uzkurtuta lo egiteak gertutasuna adierazten du; emozioei dagokienean intimitatea dagoela eta bikotea sexualki oso aktiboa dela.

Amaitzeko, eskuekin edota oinekin bikotea ukitzen duten pertsonek maitasunak bizirik dirauela ziurtatu nahi dute. Era berean, mota honetako keinuek hoztuta egon den harreman batean lotura bilatzen dute.