Badirudi musikak eta sexuak uste baino lotura estuagoa dutela. Tastebuds.fm-k ikerketa bat egin berri du lehenengo zitan sexua duten pertsonek zein musika entzuten duten jakiteko eta emaitza benetan bitxiak jaso ditu.
Lehenengo zitan ezezagun batekin sexu-harremanak izateko aukerei buruz galdetu ostean, erantzunak galdekatuen musika gustuekin parekatu zituen Tastebuds.fm-k eta hauxe izan zen ateratako ondorioa:
Lehenengo zitan sexua izaten ez duten pertsonen artean, Coldplay, Adele, Lady Gaga, Katy Perry eta Kings of Leon dira talde edo bakarlari gustukoenak. Sexu-harremanetan irekiagoak diren gazteek, berriz, Metallica, Linkin Park, Kanye West eta Gorillaz bezalako taldeak atsegin dituzte.
Ados al zaude ikerketa honen emaitzarekin? Zu nolakoa zara? Zuen iruzkinak nahi ditugu!
Nik gauza bakarra esango dut: txikitatik gustatzen zait Metallica