Mutilen G puntua prostatan aurkitzen da eta intxaur baten tamaina dauka. Organo honek nerbio-bukaera asko ditu eta ondo estimulatuz gero erekzioa eragin dezake.
Uzkian atzamarra sartuta uki dezakegu. Horretarako atzamarrean lubrifikatutako kondoi bat jarriko dugu eta lauzpabost zentimetroko sakoneran zentimetro bateko koskor bat aurkituko dugu; hori da prostata.
Laztanekin erekzioa lortzen bada kitzikatuta dagoela esan nahi du?
Bai eta ez. Erotismorik edo kitzikapenik gabe ere lor daiteke erekzioa. Erekzioa ekintza-erreflexua dela esan genezake. Hori dela eta, bikotea momentu goxo batean dagoenean G puntua estimulatzeak erekzioa areagotzea ekar dezake.
Zer da kitzikagarriagoa: orgasmo bat edo G puntuaren estimulazioa?
Bi egoerak dira kitzikagarriak, baina, ezberdinak ere badira: Gizonezkoen G puntuaren estimulazioak ez du sekula orgasmoa ekarriko, dena den, plazer handia lortu daiteke hau ukituta. Egia da mutilak isurketa izan dezakeela G puntua ukituta, baina, horrek ez du orgasmora iritsi denik esan nahi.