Etiketaren artxiboa: G PUNTUA

Orgasmo baginala ez omen da existitzen

neskaClinical Anatomy Reviewk emakumeen sexualitateari buruzko artikulu bat argitaratu berri du, eta bertan esaten denez, adituen arabera, “orgasmo baginala” eta “G puntua” terminoak ez ditugu zuzen erabiltzen. Hau da, aipatutako iturriak dionez, “emakumeen orgasmoa” litzake erabili beharreko terminoa.

Ildo horretan, emakumeen ustezko disfuntzio sexualen inguruan ere hitz egiten du artikuluak, eta zera dio: disfuntzioen inguruko berriak hainbeste zabaldu dira, existitzen ez den “zerbait” delako. Emakume gehienak ez dira koitoarekin orgasmora iristen.

“Beharrezkoa da sexu adituek eta sexologoek emakumeen gaineko informazio zuzena ematea, eta horretarako orgasmoaren oinarri biologikoak izan behar dituzte kontutan, beti ere, hipotesiak edota iritzi pertsonalak alboratuz”, nabarmendu dute Clinical Anatomy Reviewren artikuluaren egileek, Daily Mail egunkariak jaso duenez.

Halaber, terminologia okerra erabiltzen dela erakusten duten zenbait adibide jarri dituzte: “Barneko klitoria ez da existitzen, kanpoan dagoen organo bat baita. Klitoria ez dago bi arkurekin osatuta; aitzitik, glandea, gorputza eta erroak ditu”.

Ikertzaileen aburuz, ikuspuntu enbriologikotik begiratuta, “klitoria-uretra-bagina” kontzeptuak ez du inolako zentzurik, baginak ez baitauka klitoriarekin lotura anatomikorik. Azken hau, perineoko organo bat da, eta ustezko “G puntua”, berriz, uretran dago kokatuta.

Gainera, artikuluaren arabera, “orgasmo baginala” ez da existitzen. “Emakumeen orgasmoa bagina inguratzen duten organo zutikorrek eragiten dute beti, eta koitoa praktikatzen den bitartean zakilak klitoria ukitzea oso zaila da”.

Horregatik, emakumeen orgasmoa lortzeko giltza “nesken zakila”, hots, klitoria, eta ezpain txikiak igurtzean datza. “Klitoria behar bezala estimulatuz gero (bai masturbazioarekin zein cunnilingusarekin), emakume guztiak dira gai orgasmoak edukitzeko.

Emakumeek 7 orgasmo mota izan ditzakete

Emakumeen orgasmoa 7 motatakoa izan daiteke. Argazkia: Getty Images.

Bai, ez duzu gaizki irakurri, 7 orgasmo mota izatera hel daiteke emakume bat! Gaur gure blogean banan-banan aztertuko ditugu:

G puntua

Orgasmo motarik bortitzena eta ezagunena G puntuaren estimulazioaren bitartez lortzen da. Eremu hau hezur pubikoaren gainean dago kokatuta, eta ohikoena sarketaren bitartez estimulatzea da. Halere, behatzen bidez edota jostailu erotikoak erabiliz ere hel daiteke mota honetako orgasmora.

Bularrak

Emakumeen bularrak plazera lortzeko era agortezin eta mugagabeak dira. Modu asko daude hauek estimulatzeko: behatzen bidez, eskuen bidez, ahoarekin, mingaina erabiliz… Eta, askok sinesten ez duten arren, orgasmora hel daiteke bularrak estimulatze hutsarekin.

Adimenaren bidezkoak

Plazeraren ehuneko handiena buruan dago. Sinesgaitza dirudien arren, adimena soilik erabiliz ere lor daiteke orgasmoa lortzea. Horretarako, beharrezkoa da fantasia on izatea gogoan.

U puntua

Oso gutxi hitz egiten da eremu honetaz. Uretran dago, klitoriaren ondoan, eta behatzez zein aho bidezko sexuaz estimula daiteke. G puntuaren bidez lortzen den orgasmoaren antzekoa lortzen da honen bidez.

Klitoria

Emakumeen artean plazera eragiten duen eremu ezagunena da. Behatzen bidez, jostailu sexualekin, ahoarekin edota sarketaren bidez estimula daiteke, baita beste edozein gorputz atalekin igurtziz ere.

K puntua

Klitoriaren bi aldeetan dago. Askotan emakumeek puntu hau ahaztuta dute, edota ez dute behar bezala estimulatzen.

Uzkia

Askotan gaia tabu kontsideratzen den arren, gero eta emakume gehiago dira sexu mota hau praktikatzen dutenak, eta, hauetako askoren esanetan, orgasmora hel daiteke. Oso garrantzitsua da aurretik emakumea oso bero egotea eta, behar izanez gero, lubrifikatzaileren bat erabiltzea.

Deskubritu non dagoen mutilen G puntua

Mutilen G puntua prostatan aurkitzen da eta intxaur baten tamaina dauka. Organo honek nerbio-bukaera asko ditu eta ondo estimulatuz gero erekzioa eragin dezake.

sexoNola estimulatu G puntua?

Uzkian atzamarra sartuta uki dezakegu. Horretarako atzamarrean lubrifikatutako kondoi bat jarriko dugu eta lauzpabost zentimetroko sakoneran zentimetro bateko koskor bat aurkituko dugu; hori da prostata.

Laztanekin erekzioa lortzen bada kitzikatuta dagoela esan nahi du?

Bai eta ez. Erotismorik edo kitzikapenik gabe ere lor daiteke erekzioa. Erekzioa ekintza-erreflexua dela esan genezake. Hori dela eta, bikotea momentu goxo batean dagoenean G puntua estimulatzeak erekzioa areagotzea ekar dezake.

Zer da kitzikagarriagoa: orgasmo bat edo G puntuaren estimulazioa?

Bi egoerak dira kitzikagarriak, baina, ezberdinak ere badira: Gizonezkoen G puntuaren estimulazioak ez du sekula orgasmoa ekarriko, dena den, plazer handia lortu daiteke hau ukituta. Egia da mutilak isurketa izan dezakeela G puntua ukituta, baina, horrek ez du orgasmora iritsi denik esan nahi.