Etiketaren artxiboa: sexologoa

Zer da zoru pelbikoa?

ETB1ko ‘SexSua’ saioak emakumeen sexu-organu garrantzitsuena hizpide hartuta hasi du bere ibilbidea telebistan: alua. Organu hau, sexuari dagokionean, ezezagunenetakoa dela iritzita, bere inguruko tabu guztiak apurtzera etorri da Jon Gomez Garaik gidatzen duen programa.

Nahia Rojo, sexu-hezitzailea

Nahia Rojo, sexu-hezitzailea

Hasteko, aluaren atalak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa dela esan digu Nahia Rojo, Desira sexologia zerbitzuko adituak. Honako hauek aurkituko dituzte emakume guztiek euren aluan: klitoriaren estalkia, klitoria, ezpain txikiak, baginarako sarrera eta ezpain handiak.

Honetaz ari garela, klitoria badela jakitea garrantzitsua da Nahia Rojoren hitzetan. Gezurra badirudi ere, gaur egun oraindik emakume asko dago zer den eta zertarako balio duen ez dakiena. Klitoriaren funtzio bakarra gozamena da. Horretarakoxe soilik daukate emakumeek organu txiki hori aluaren goiko partean. Bera kitzikatuz edo berarekin jolastuz gozamena lortzen dute.

Aluak marrazten

Alu bat marrazten ba al dakigu?

Bestalde, gorputzeko gainerako atalak pertsona batzuetik besteera aldatzen diren bezala, aluak ere ezberdinak dira emakume batzuetan eta besteetan. Normalean ez dira erabat simetrikoak izaten; batzuek ezpain txikiak handiagoak izaten dituzte eta besteek txikiagoak; usaina eta fluxu kopurua ere ezberdina izaten da emakume batzuetatik besteetara…

Baina ezberdintasunak ezberdintasun, emakume guztiek gauza bat izan behar dute argi: zoru pelbikoa landu egin behar dela. Azken aldian, asko entzuten den kontzeptua da hau. Baina zer da zoru pelbikoa?

Arantza Meabe, ginekologoa

Arantza Meabe, ginekologoa

Arantza Meabe ginekologoak Jon Gomezi azaldu dion bezala, pelbiaren inguruko organuak eusten dituen gihar eta tendoi multzoa da zoru pelbikoa. Urteek aurrera egin ahala eta haurrak erditu ondoren, gihar eta tendoi horiek indarra galtzen dute, lasaitu egiten dira eta osasun arazo izatera ere iritsi daiteke.

Emakume askori, erditu ondoren edo menopausiako hormona aldaketen ondoren, pixak ihes egiten die egoera askotan: doministiku egiterakoan, salto edo korri egiterakoan… Horiek dira zoru pelbikoa ahultzearen sintometako batzuk. Arazoa oso larria denean, konponbidea kirurgia izan ohi da.

Txinatar bolak

Txinatar bolak

Gaur egun, ordea, horretaraino iritsi gabe ere, badaude zoru pelbikoa indartzeko ariketa eta teknika ugari. Txinatar bolak erabiltzea da horietako bat. Askok jostailu erotiko soiltzat dituzte eta, horiek erabiltzean emakume batzuek gozamena sentitu badezakete ere, bola txinatarren funtzio nagusiena pelbiaren inguruko muskuluak indartzea da. Noski, muskuluak indartuta daudenean, gozamena handiagoa izaten da sexu harremanetan, bai emakumearentzat bai gizonarentzat.

Eta nola funtzionatzen dute? Mugimenduarekin. Hau da, txinatar bola bakoitzaren barruan beste bolatxo txiki bat dago. Mugitzen garenean, barruko bolatxoak talka egiten du kanpoko bolaren kontra eta horrek sortzen duen bibrazioak bagina inguruko muskuluak mugitzen ditu. Beraz, txinatar bolak oinez ari garenean erabili behar ditugu, bestela alferrik izango da.

Olga Polo, emagina

Olga Polo, emagina

Jon Gomez Laudioko Olga Polo emaginarekin hizketan ere aritu da ‘SexSua’ saioan. Olgak txinatar bolen antzerako produktu bat merkaturatu du eta, kontatu duenez, antzinako emakumeek ere erabiltzen omen zituzten horrelakoak.

Txinatar bolez aparte, badaude bestelako ariketa edo teknikak ere. Errazena edozein momentutan pelbiaren inguruko muskuluak itxi eta irekitzea da; hau da, pixari eutsiko bagenio bezala. Egunean hainbat alditan eginda, muskuluak lantzen arituko gara.

Azken urteetan, gure inguruan ezagun egin den beste ariketa bat gimnasia hipopresiboa da. Emagin askok erditze ondorengo klaseetan erakusten dute nola egin, eta gimnasio eta kiroldegi batzuetan ere egiten dute eskaintza hau.

Zoru pelbikoari buruzko ‘SexSua’ saioa osorik ikusi dezakezue hemen:

Egia al da nesken sexu grina piztea askoz zailagoa dela mutilen gogoa suspertzea baino?”

Hauxe da gure irakurle batek Olatz Berastegi sexologoari egindako galdera eta gure sexologoak emandako erantzuna!

“Egia al da nesken sexu grina piztea askoz zailagoa dela mutilen gogoa suspertzia baino? Nire lagun bati hori esan omen dio sendagileak. Badirela pilulak sexurako gogoa pizten laguntzen dutenak, baina, beti ere, pilula horiek efektiboagoak direla mutiletan. Zer dela eta? Zein da orduan nesketan sexu grina pizteko gakoa?”

Sexo_AM

Kaixo. Askotan sexu grina testoteronarekin bakarrik lotzen dute eta egia da testosteronak sexu grinan eragina baduela. Baina, gaur egun, badakizu, sexu grinean faktore askok eragiten dutela, adinak, bizimoduak, memento pertsonalak…

Testoteronari bakarrik erraparatzen badiogu, ba orokorrean mutilak neskak baino testoterona gehiago izaten dutenez ba esan genezake mutilak sexu grina gehiago izaten dutela. Pastila horiek seguraski testorenoa izanen dute edo hori sortzean eragingo dute, eta beraz mutilak errazago sortzen dutenez testoterona ba eragin gehiego izango du mutiletan.

Hala ere, gaur egun sexologiako kontsultan lan egiten dugunok badakigu sexu grina piztea ez dela hain erraza ez mutiletan eta ez nesketan ere. Nik esango nuke orain dela urte batzuk, sexologia kontsultetan sexu grinaren ezarekin joaten ziren gehiengoak emakumeak zirela, eta hori ikertzeko faktore asko hartu beharko genituzke kontutan ( emakumeak betetzen zuten rola, jasotako heziketa…) gaur egun aldiz gero eta gizon gehiago dadue kontsultan gogo sexuala faltagatik. Eta, arestian aipatu dudan moduan , kontsultan lan egiten dugunok badakigu gogak faktore asko kontutan hartu behar ditugula eta hau ez dela pilula batekin konpontzen. Pilularekin, testosterona sartzen goga lortu daiteke, baina ez duzu berez sortu eta gero pilularen beharrean topatu zaitezke. Pilula erabili daiteke, baina nik norberaren errekurtsoak ere bultzatuko nituzke. Gainera, zergatik erabili sustantzi bat beste ondorio batzuk izan ditzakeena, gure gorputza eta burua landuz gure gogoarekion bat egin dezakegunean. Gogo sexuala ez da mutilen monopolioa, pertsonak gizaki sexutuak gara, gorputza daukagu, eta sentitzen dugu, eta gure gorputzarekin disfrutatzeko gogoa daukagu. Gertatzen da, heziketak, mitoak, beldurrak mina handia egin dutela, eta askotan gure sexualitatearekin topo egitea ez dela hain erraza izaten.

Horregatik,  gogo sexuala ez dagoenean faktore asko aztertu behar ditugu, pilulak mementoan gogoa piztu dezake, baina gure gogo sexualarekin topo egiten ez dugun bitartean, ez dugu gure sexualitatea eta aukerak ezagutuko eta noski horretarako ez dago pilulik, horretarako gure goprutza eta buruarekin lan egin behar dugu.

“Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da”

pildoraOstegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek pilula hartzen denetik sexurako gogoa galdu duela eta idatzi dugu. Hona hemen Olatz Berastegiren erantzuna.

Zalantza

Pilula hartzen hasi naizenetik nire sexurako gogoa pila bat murriztu da. Inoiz ez dut gogorik edukitzen eta arduratuta nago. Pilularekin zerikusia izan dezake? Eta nola berreskuratu dezaket sexurako gogoa? Ez al dira konpatibleak antisorgailuak eta sexurako grina? Horrla bada, akabo!

Mila esker

Erantzuna

Kaixo, lehenengo gogo sexuala murriztu zaizula komentatzen duzu. Eta gertaera honek pilulekin zerikusia duen jakin nahi duzu.

Nik hau ontzat eman baino lehen, zure buruari galdera batzuk planteatu nahi dizkiot:

1- Gogo sexuala murriztu zaizula esaten duzunean, zeri egiten diozu erreferentzia (harreman sexual genitalei, kontaktu mota guztiei- hau da, muxuak, laztanak, igurtziak…-)

Askotan, ez da gogo sexuala ez dugunik, baizik eta zehaztu behar dugula zertarako gogoa daukagun.

2-Noiztik somatzen duzu gogo sexual falta? Hau zure bikotearekin gertatzen zaizu? Edo, orokorrean ez duzu gogorik ?Askotan gerta daiteke, bikotearekin dugun harremanean gorabeherak edukitzea eta horren ondorioz berekin harreman sexualak edukitzeko gogo asko ez edukitzea. Hau puntuala izan daiteke, bikotean harreman sexualak edukitzeko gogoa ere aldatzen delako, bizi dugun unearen arabera (bikotearen egoera, bakoitzaren egoera pertsonala, profesionala, …). Inondik inora ere ez dugu arazo bezala bizi behar hori, une ezberdin bat bezala bizi dezakegu.

3- Zure memento pertsonala- Indarrak, gogoak, non dituzun aztertu ( lana, ikasketak, familia)

Faktore guztiak aztertu eta analisi txiki bat egin, zure egoera zein izan daiteken ikusteko. Horrez gain, eta faktore horiek kontuan hartuta, pilulen eragina azter daiteke, pilulen hormona kantitateak gure gorputzean eragina izan dezakelako. Horretarako, denbora tarte batean pilulak hartzeari utzi, eta beste metodo batzuk erabili, ea zer sentitzen duzun.

Antisorgailu metodo ezberdinak daude, eta denak ez dira egokiak guztientzat. Pertsona bakoitzak bere beharrei, bizimoduari, erosotasunari egokitzen zaion metodoa aukeratu behar du eta, noski, noizbehinka metodoa ere alda dezakegu.