Etiketaren artxiboa: gaitza

Ninfomania, askok ezagutzen ez duten gaitza

Ninfomania

Ninfomania


Ninfomania. Denok ezagutzen dugu kontzeptua, baina gutxik dakite benetako esanahia. Emakume batek sexu harremanak izateko gogoa edukitzeak edota sexu harreman ugari izateak ez du esan nahi ninfomanoa denik. Ninfomania gaixotasuna da, ez ezaugarria.

Uneoro irrika sexual bortitza eta aseezina izatea da sintoma nagusia. Honek, psikologoen arabera, dependentzia handia sortzen du. Patologia honen ertzak ez daude guztiz zehaztuta, baina sexua pentsamendua gailentzen duenean dago muga, hau da, gure ideien gainetik sexu grina dagoenean.

Gaixotasun honen iturburu nagusia denok behar dugun afektua sexu harremanen bitartez bilatzea da. Maitasunaren arloan aurkitzen ez dutena masturbazioan edo sexuan bilatzen dute ninfomanoek. Baina ez dute inoiz lortzen beren gorputza guztiz osatua sentitzea, eta aseezintasun sentsazioa gero eta handiagoa izaten da. Sexua izateko irrika geldiezina bihurtzen da, orduan.