Etiketaren artxiboa: gaixotasuna

Nola gainditu dispaureunia?

Dispareunia. Argazkia: enfemenino

Dispareunia. Argazkia: enfemenino

Dispareuniari nola aurre egin jakin aurretik, zer den azalduko dugu jarraian. Koitoak eragindako baginako mina da dispareunia. Plazera beharrean, sumindura eta azkura sentitzen dute emakumeek bikoteak zakila sartzean.

Bi eratako dispareunia jasan daiteke. Emakume batzuek zakila baginan sartu bezain pronto sentitzen dute mina; beste batzuek, ordea, koitoa uteroaren leporaino heltzen denean sufritzen dute.

Arazo horri aurre egiteko aukera ugari daude. Lehenik eta behin, sendagilearengana joan eta sumindura eragiten duten arrazoiak identifikatzea da gomendagarriena. Jatorri fisikoak sendagaien bidez konpondu daitezke. Zailagoa izan ohi da, ordea, kausa psikologikoei aurre hartzea. Horretarako, terapia kognitiboak dira egokienak, konfiantza berreskuratu eta sexuaz gozatzen ikasteko.

Sexuak doministiku egitea eragiten dizu?

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Argazkia: mcfarlandmo, flicker.

Noizbait egin duzu doministiku sexu-harremanetan ari zinela? Ezohiko erreakzioa bada ere, Journal of the Royal Society of Medicine aldizkariak argitaratu duen ikerketaren arabera, pertsona askok egiten dute doministiku sexuan pentsatzean edo sexu-harremanak izaten ari direla.

Aldizkariak dioenez, medikuek ezin izan dute zehaztu arazo horren zergatia oraindik, baina nerbio sistemarekin erlazionatutako kontu genetikoa izan daitekeela uste dute.

Ikerketan parte hartu duten otorrino batzuek argitu dutenez, doministikuak gure erantzun fisiologikoak kontrolatzen dituen nerbio sistemaren atalean sortzen dira eta horregatik ezin ditugu kontrolatu. Sexuari buruzko pentsamenduek nerbio sistemaren atal hori gurutzatzean erreflexu bat sortzen dute eta ondorioz, zenbait pertsonak doministiku egiten dute nahi gabe.

Duela gutxi Londreseko ospitale batean lan egiten duen mediku batek horrelako kasu batekin topo egin zuen eta, gaiaren inguruan ikertzen hasi bezain laster, arazo bera zeukaten beste hainbat gizon-emakume aurkitu zituen. Horietako batzuek sexuan pentsatzean egiten zuten doministiku, eta beste batzuek orgasmoa izan eta gero.

“Nire mutilak fimosisa dauka eta oso urduri gaude”

peeIrakurlearen zalantza:

“Orain dela egun pare bat, nire mutil lagunak fimosisa zuela esan zidan, berak oso larri eta urduri zirudien eta horregatik ez nion ezer esan, animoak eman nizkion eta operazioan dena ondo joango dela esan nion. Baina orain nire burua jaten ari naiz barrutik, badakit zer den fimosisa, baina ez nekien bere kasua bezalakoa zenik, nik uste nuen ez masturbatzeagatik gertatzen zela hori, baina berak esan didanez berak egoera normalean duenean jaisten zaio, baina gogortzean ez omen zaio jaisten. Praktikatu izan dugu sexua behin baino gehiagotan eta oso gustura nago emaitzarekin, baina orain beldur naiz ea min egingo ote diodan edo berak ez duen ni bezain beste disfrutatuko oheratzen garenean edo operazioa eta gero ez den berdina izango, ala agian hobeto egongo da, baina ni urduri nago. Horregatik idazten dut hemen .

Eskerrik asko zure denborarengatik.

Olatzen erantzuna:

“Zure mutilaren fimosisari buruz galdetzen didazu. Fimosisa- zakil azalarekin gertatzen den zailtasun bat da. Hau da, fimosisa duten mutilak ezin dute zakil azala atzera eraman, eta gainera mina ematen die. Hau ez da masturbazioaren ondorioz gertatzen, berez mutil batzuek izaten duten zailtasuna izaten da. Fimosisa dutenean, masturbatzetakoan eta koitoa praktikatzen mina izaten dutela aipatzen dute. Horrelakoetan, ebakuntza bat egiten zaie eta listo, honek ez dauka inolako ondoriorik plazerrean, mutilek berdin sentitzen jarraitzen dute.

Zuk aipatzen duzu, zure mutilak berez zakil azala atzera eman dezakeela, baina zakila tentetzerakoan ezinezkoa duela. Aipatzen duzun hori, agian “freniloa” ( zakil azala eta zakil punta lotzen duen oihaltxoa) motza duelako izan daiteke eta horren ondorioz ezin du zakila tentetzerakoan zakila atzera eraman. Dena den, argi eta garbi zer daukan jakiteko medikuarenagana joan eta berarekin zalantza guztiak argitu ditzakezu. Esaiozu lasaitzeko, eta beldurra ez izateko, hau mutil askori gertatzen zaiela, eta hobe dela zalantzak argitzea.”