Sexua, bikotea duzunean ala harreman egonkorrik gabe?

Noiz da hobea sexua? Bikotea dugunean ala bikoterik gabe gaudenean? Ziur gaude orotariko iritziak eragingo dituen galdera bota dugula, aste honetan. New Yorkeko unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, bikotea duten pertsonek sexu hobea izaten dute. Esaterako, bikote egonkorra duten pertsonen %48,5ek astean bizpahiru aldiz izaten dituzte harremanak; bakarrik daudenen artean, aldiz, %8k baino ez ditu astean bi edo hiru harreman izaten. Gainera, kopuruaz gain, hartu-emanen kalitatea ere hobea izaten omen da, elkarrenganako komunikazioa eta konfiantzak lagunduta.

Dena den, argi dago bai neskek zein mutilek fase desberdinak izaten ditugula sexu kontuetan, adinaren arabera. 25 urte baino gutxiago dituzten mutilek, adibidez, potentzia sexuala mailarik gorenean sentitzen dute. Hala ere, gehiegizko indar horrek hain baikorrak ez diren ondorioak ere eragin ditzake: nahi gabeko erekzioak eta eiakulazio goiztiarra, besteak beste.

Ondoren 40 urte bete arte, gutxi gorabehera, potentzia handia sentitu arren, egonkortu egiten da indarra. Ez dira gazteagoak bezain maiz masturbatzen, eta esperientzia gehiago dutenez, harremanen kalitatea hobea bihurtzen da.

Hurrengo fasea 55 urte artekoa izan ohi da. Garai horretan, desira psikologikoak behera egiten ez duen arren, baldintza fisikoak gainbehera goaz, normalean. Erekzioak gutxitzen joaten dira, adibidez. Azkenik, 55 urte bete ostean, sexua oso modu desberdinean bizitzen dute gizonek. Izan ere, desira gutxitzeaz gain, ikuspuntu lasaiagoa izaten dute.

Emakumeei dagokienez, adin tarteak ez dira hain garbi zehazten, baina badira zenbait datu interesgarri. 27 urte betetzean, sexu harremanak hobetu egiten omen dira nabarmen, 37tik gora, gerta daiteke desira sexuala mutilena baino handiagoa izatea. Oro har, lotsa gutxiago sentitzen dute, eta fantasiak ugaritu egiten dira.

Luziak kontatutako guztia entzuteko aukera duzu hemen. Eta, ez ahaztu, edozein zalantza edo iruzkin egin dezakezula. Zuen iritzien zain gaude!

Sexua bikotearekin

Klitoriaren sekretuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude