Etiketaren artxiboa: inkesta

Zeren truke egingo zenioke uko sexu-harremanak izateari?

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Uko egingo zenioke sexu-harremanak izateari? Hala izatekotan, zeren truke? Huffington Post webguneak hainbat ikerketaren emaitzak bildu, eta oso datu interesgarriak lortu ditu galdera horri erantzun nahian:

Iphone baten truke?

Ekainaren 18an, Appleren iPhone telefono ezagunaren bosgarren urteurrenean, enpresak ikerketa harrigarri baten emaitza argitaratu zuen: 100 pertsonatik 15ek nahiago dute asteburu bat sexu-harremanak praktikatu gabe pasatu, euren mugikorra eduki gabe pasatu baino.

Gorputz perfektua izatearen truke?

Shape eta FitSugar aldizkariek emakume talde bat aukeratu zuten, eta hurrengo galdera luzatu zieten: hilabete batean sexu-harremanak izateari uko egingo zenioke, udan gorputz perfektua izatearen truke? Elkarrizketari erantzun zietenen % 68k baietz erantzun zieten.

Primeran lo egitearen truke?

Estatubatuarren % 12k aukeratuko lukete gau oso batez lo egitea, pasioz beteriko gau baten aurretik; hori da The Better Sleep Council erakundeak egindako inkesta baten emaitza.

Interneten ibiltzearen truke?

Boston Consulting Group enpresak egindako galdeketa batean, erantzuna eman zutenen % 21ek adierazi zuten internet zerbitzua doan jasotzearen truke urtebete egongo liratekeela sexu-harremanak izan gabe.

Gainera, Cosmopolitan aldizkariak egindako inkesta baten arabera, 10 emakumetatik 2k aitortzen dute jasangarriagoa dela haientzat astebete sexu-harremanak izan barik pasatzea, astebetez Facebook begiratu gabe egotea baino.

Janariaren truke?
Bon Appetit aldizkariak dionez, elkarrizketatuen % 75ek aldatuko lukete sexu-harremanekin gozatzeko aukera euren janari gustukoenaren truke.

Udako sexu-fantasiak

verano-excitacion-europa-300x197Eguraldi ona iristearekin batera, irudimena izugarri zabaltzen da eta udako pasaia idilikoetan girotutako fantasia beroenak agertzen dira.

Iaz, garai berean, sexologia.net webgunean sexu-joeren inguruko inkesta batek jakitera eman zuenez,  espainiarren fantasia gustokoena amodioa uretan egitea da. Inkesta berak argitaratutako datu baten arabera, espainiarren %75 sexualki aktiboagoak dira beroa iristen denean.

Fantasia gehiago izan ohi dira udan, eta horren erakusle dira datu hauek: inkestatuen %15i morboa emango lioke bikotekidea beste pertsona batekin ikusteak, eta galdetutakoen %55ek toki publiko batean egin nahiko lukete, pentsatze hutsak kitzikatu egiten baititu.

Trio bat egitea eta ezezagun batekin egitea, fantasia ohikoenen artean

Hirukotea egitea ere ohiko fantasia da, galdetutakoen %23k aitortu duenez, eta %15ek bere izena ez dakien ezezagun batekin egin nahiko lukeela adierazi du. Bizilagun batekin harremanak izan nahiko lituzkete galdetutakoen %14k, eta ospetsu batekin harremanak izan nahiko lituzketen beste dira bere maitalearen “afaria” izan nahiko luketeenak (%8).

Eta orain, konta iezaguzu; zein da zure sexu-fantasia?