Etiketaren artxiboa: hazia

Nola hobetu espermaren kalitatea?

EspermaAzken urteetan nabarmen egin du behera semenaren kalitateak zein mutilek batez beste duten espermatozoide kopuruak. Horretan, hainbat faktorek dute eragina; alhokolak, tabakoak, estresak edota kutsadurak, besteak beste.

Halaber, badira haziaren kalitatea hobetzen laguntzen duten elikagaiak edota ohituraK, eta horretaz aritu ziren ‘Luzia eta sexua’ tartean, asteleheneko “Akabo Bakea” saioan.

Kontserba latetan, freskagarrien botiletan eta leihoetan adibidez, bistenol izeneko sustantzi kimiko bat egon ohi da, eta horrek, ugaltzeko orduan arazoak ekar ditzake. Orobat, kutsadurak eta elikadurak badute zerikusirik horretan.

Jaki koipetsuak saihestu behar direla diote adituek, eta lekaleen, barazkien, fruitu lehorren eta arrainaren kontsumoa hazteak onurak ekar ditzakeela azpimarratzen dute.

Horrez gain, kirola neurrian egitea ere positiboa da haziarentzat, baita aldiro isurketak edukitzea ere. Sexologian aditu direnen esanetan, ez da inolaz ere gomendagarria denbora tarte luze batez isurketarik ez izatea.

Eta zer nolako eragina dauka, adibidez, marihuanak ugalkortasunean? Horren erantzuna, eta gure entzuleek egindako galderen argibideak dituzue hemen.

Estresak haziaren kalitatea gutxitzen du

estresAzken hamarkadetan semenaren kalitateak txarrera egin du nabarmen eta horren eraginez ugalketa arazoak hazi egin dira. Arrazoietako bat gaur egungo bizimoduak gazteengan eragiten du estresa izan da.

Ikerketa ezberdinek erakusten dutenez, haziaren kalitatea duela urte batzuk baino hamar aldiz baxuagoa da orain eta, beraz, emakumeak haurdun geratzeko dituen aukerak ere askoz urriagoak dira.

Batez ere, industrializatutako herrialdeetan nabaritzen da estres maila altu hori. Dena den, estresa ez da semenaren kalitatea gutxitzen duen faktore bakarra, nahiz eta denen artean garrantzitsuena izan.

Estresak ez ezik, industrializatutako herrietan, kutsadurak eta substantzi toxikoek ere eragin negatiboa dute ugalkortasunean.

Semenik isurtzen ez duen gazteari erantzun dio gure sexologoak

Irakurlearen zalantza:

“20 urte ditut eta duela pare bat urte galdu nuen birjintasuna. Sexu harremanetan oso gustura egoten naiz nire neskarekin eta egia esan ez dut arazorik orgasmora iristeko, dena den, badut beste arazotxo bat. Kontua da orgasmora iristen naizenean ez dudala semenik isurtzen, hau da, isurketarik gabeko orgasmoak izaten ditut.

Momentuz ez dit axola ez dudalako umerik izan nahi, baina, aurrera begira arazo bat izan daitekeela uste dut. Zuei gertatu izan zaizue halakorik? Erantzun mesedez, lasaiago geratzeko bada ere. Eskerrik asko”.

grupo_prisa_-_sexo_en_la_empresa_488495

Olatz Berastegi sexologoaren erantzuna:

“Kaixo,

Nondik etorri daitekeen? Zer gertatzen zaizun jakiteko nik urologoari bisita bat egitea aholkatzen dizut.

Zure kasuan ohikoa ez den gauza bat gertatzen zaizu, orgasmoarekin isurketarik ez edukitzea, ez duzu kezkatu behar baina bai arduratu. Hau da, nondik etorri daitekeen ikusi, jakiteko zure genitalen funtzionamendua egokia den ala ez.

Isurketaren oztopa arrazoi ezberdinengatik gerta daiteke:

– Batzuetan. prostatatik uretrara doazen konduktuak oztopoak izaten dituzte.

– Beste batzuetan semena uretrara beharrean puxikara bideratzen da, eta semena
pixarekin batera ateratzen da.

Zure kasuan zein izan daitekeen jakiteko, beldurrik gabe urologoarengana jo.
Gure genitalek ere, gure gorputzeko beste atalek bezala, noizbehinka errebisioa pasatzea ere ez dago gaizki.”