Aspaldiko partez, Olatz Berastegiri irakurle baten zalantza luzatu diogu eta hona hemen erantzun diona:
“Sexu harremanak ditudanean azkar korritzen naz. 3-4 minutu baino gehiago ez dot agoantaten. Lehen nirekin oheratzen zen neskari ez zitzaion inporta, baina orain, beldur diot beste neska batzuekin harremanak izateari. Ez dakit ulertuko nauten… zer egin dezaket ‘arazo’ hori konpontzeko?”
Hemen Olatz Berastegiren erantzuna:
“Kaixo,
Lehenengo esango dizut denborarena oso erlatiboa dela, eta azkar edo berandu aipatzen dugunean beti konparatzen gabiltzala. Mutil eta neska bakoitzak bere erritmoa dauka, eta hau gainera aldatu daiteke, bikotea aldatzen dugunean, edo aldagai pertsonalak direla medio (estresa, momentu pertsonala…).
Honetaz gain, harreman baten kalitatea ez da neurtzen sarketa praktikatzerakoan tardatzen dugun denboragatik, hau da harreman batean baita daude bi pertsonen arteko komunikazioa, konplizitatea, sarketa ez diren praktika sexualak…
Beraz, ez jarri hainbesteko indarra, sarketan irauten duzun denboran, beste pertsona batekin zaudenean biok elkarrekin gustora sentitzeko, gozatzeko, sarketan irauten den denbora ez da gauzarik garrantzitsuena.
Badakizu, zure buruaz disfrutatu, bestearekin gozatu, eta ez zentratu hainbeste denboran, ondo pasatzean baizik.
Ondo ondo izan”