Etiketaren artxiboa: eiakulazioa

Emakumeen isurketaren gakoak

Askok pentsatzen dute gizonek bakarrik eiakulatzen dutela harreman sexualetan, baina uste okerra da, emakumeek ere izan dezaketelako isurketa. Gai horren inguruko nondik-norakoak argitu dizkigu Luziak Gazteako ‘Akabo bakea‘ saioan, eta ‘Ingo al deu’ sexu blogean laburpena egingo dugu.

Ingelesez, ‘squirt’ hitza erabiltzen da eiakulazioaz hitz egiteko, eta geroz eta gehiago hedatzen ari da termino hori. Eiakulazioa emakumeen glandula batek sortzen duen likidoa isurtzean gertatzen da, eta oso lotuta dago orgasmoarekin, nahiz eta gerta litekeen biak batera ez sentitzea.

Isurketa bideratzen duten teknikari dagokionez, honako urrats hauek dira gomendagarrienak: lehenik eta behin, behatzetan lubrikantea jarri eta klitoria kanpotik ukitzen has gaitezke, gogortu arte. Ondoren, behatza baginan sartu ostean, aurrera eta atzera mugituz G puntua aurkitzen ahaleginduko gara, pixa egiteko gogoaren antzeko sentsazioa lortuz.

Azkenik, entzule batek pornoaren erabilerari buruz gure blogean utzitako zalantza argitzen
saiatu da Luzia. Entzun emandako aholkuak, eta isurketaren inguruan azaldutako guztia.

Emakumeen isurketa

Emakumeen isurketa

Zerk kezkatzen gaitu gehien sexu kontuetan?

Joan den astean entzule batek ‘Ingo al deu’ blogean egindako galderaren harira, sexu arloan sortzen diren zalantza ohikoenak aztertu ditugu. Neskek eta mutilek dituzten egonezinak bereiztuko ditugu, jarraian.

Neska gehienek uste dute zailtasuna dutela koitoaren bidez orgasmoa lortzeko. Horrez gain, itxura fisikoari garrantzia berezia ematen diote emakumeek, eta biluzik zer-nolako gorpuzkera izango duten pentsatzen aritzen dira. Beste askori, berriz, aluaren itxura ez dela normala iruditzen zaie. Ohean txarrak direla pentsatzen duten emakumezkoak ere badaude. Emaitza sexualak onak ez direnean, errua ez da beti bietako batena izaten. Beraz, onena arrazoiak aztertu eta arazoak konpontzen saiatzea da. Gogo faltak ere larritzen ditu neska ugari. Azkenik, bikote sexual gehiegi edo gutxiegi eduki izanak zer pentsatua eragiten du.

Mutil askok izugarrizko ikara izaten dute behar baino lehen eiakulatu eta bikotea gustora ez uzteko. Halaber, beste mutilekin alderatzeko joera izaten dute gizonezkoek. Era berean, erekziorik ez izateko beldurra sentitzeaz gain, zakilaren tamainak ere kezkatzen ditu sarri.

Entzun hemen Luziak kontatutako guztia, baita entzulearen zalantzari emandako erantzuna ere!

Kezka sexualak

Kezka sexualak

Bost gizonetik batek eiakulazio goiztiarra du

eyaculacion precozEiakulazio goiztiarra pairatzen duten gizonei bideratuta, kontzientziazio kanpaina bat prestatu dute. “Not just a moment” kanpainaren bidez, bikotekidearekin hitz egitera eta laguntza eskatzera bultzatzen ditu eiakulazio goiztiarra pairatzen duten gizonak. Izan ere, Espainian, bost gizonetik bati eragiten dio, eta gizonen % 43k noiz edo noiz jasan du, baina horien % 15 bakarrik joan dira medikuarenera horretaz hitz egiteko.

Sexu Medikuntzarako Europako Elkarteak (ESSM) antolatutako kanpaina aurkezten parte hartu duten adituen arabera, gaitz honek gizonezkoei bakarrik eragiten dien arren, “eiakulazio goiztiarra ez da bakarrik gizonen arazoa, bikote arazoa baizik”.

Elkarte horretako presidentea den Hartmunt Porst doktorearen arabera, hori pairatzen duten gizonentzat “tragedia bat da”, eta, gainerako sexu-arazoetan ez bezala (zutitzearen disfuntzioa, kasu), eiakulazio goiztiarra pairatzen dutenak gizonezko gazteak izan ohi dira. Kasu batzuetan, gainera, sexu-harremanak izaten hasi baino ez hasten dira hori pairatzen. Horri irtenbiderik eman ezean, egoerak “bikotekideen arteko arazoak” ekar ditzakeela eta” banantzeko eta dibortziatzeko bidea” eman ohi dutela gaineratu du.

Lotsaren lotsaz, eiakulazio goiztiarra sufritzen dutenek ez dute honi buruz hitz egiten eta ez dira medikuarengana joaten. Gainera, batzuetan, arazoa ez da tratamendua duen “benetako” arazo medikotzat jotzen.

Gizonek gaitz hau gainditzeko, emakumeen jarrera funtsezkoa da. Baina emakumeen ilusio eta sentimenduak zapuztuta egon ohi dira eta ase gabeko emakumeak oldarkorrago izaten dira, Alessandra Graziottin doktorearen hitzetan.

Horregatik, jarrera ona hartu eta medikura joatea proposatzen die horrelakorik sufritzen duten bikoteei, “lotsarik gabe, gaitzak irtenbiderik badu eta”. Izan ere, bizi guztirako tratamendua den arren, gaitz honen kontrako medikamentu bat dago.

Jacques Villeneuve 1 Formulako munduko txapeldun ohi kanadarra da hori dutenak tratamenduan jartzera bultzatzen duen kanpaina honen irudia. Horren hitzetan, sexu kontutan, lasterketetan bezala, “kontrola abiadura baino garrantzitsuagoa da askotan”.

Edonola ere, eiakulazio goiztiarra duten gizon gehien-gehienek ezkutatu egiten dute, datuen arabera, bost gizonetik batek pairatzen baitu. Villeneuveren esanetan, “bost lagun baditut eta, dirudienez, inork ez du horrelako arazorik”. Txapeldun ohiak behin eta berriz azaldu du badela arazoa konpontzeko modurik, baina “laguntza eskatu behar da”, gaineratu du.