Etiketaren artxiboa: espermatozoideak

Nola hobetu espermaren kalitatea?

EspermaAzken urteetan nabarmen egin du behera semenaren kalitateak zein mutilek batez beste duten espermatozoide kopuruak. Horretan, hainbat faktorek dute eragina; alhokolak, tabakoak, estresak edota kutsadurak, besteak beste.

Halaber, badira haziaren kalitatea hobetzen laguntzen duten elikagaiak edota ohituraK, eta horretaz aritu ziren ‘Luzia eta sexua’ tartean, asteleheneko “Akabo Bakea” saioan.

Kontserba latetan, freskagarrien botiletan eta leihoetan adibidez, bistenol izeneko sustantzi kimiko bat egon ohi da, eta horrek, ugaltzeko orduan arazoak ekar ditzake. Orobat, kutsadurak eta elikadurak badute zerikusirik horretan.

Jaki koipetsuak saihestu behar direla diote adituek, eta lekaleen, barazkien, fruitu lehorren eta arrainaren kontsumoa hazteak onurak ekar ditzakeela azpimarratzen dute.

Horrez gain, kirola neurrian egitea ere positiboa da haziarentzat, baita aldiro isurketak edukitzea ere. Sexologian aditu direnen esanetan, ez da inolaz ere gomendagarria denbora tarte luze batez isurketarik ez izatea.

Eta zer nolako eragina dauka, adibidez, marihuanak ugalkortasunean? Horren erantzuna, eta gure entzuleek egindako galderen argibideak dituzue hemen.

Estresak haziaren kalitatea gutxitzen du

estresAzken hamarkadetan semenaren kalitateak txarrera egin du nabarmen eta horren eraginez ugalketa arazoak hazi egin dira. Arrazoietako bat gaur egungo bizimoduak gazteengan eragiten du estresa izan da.

Ikerketa ezberdinek erakusten dutenez, haziaren kalitatea duela urte batzuk baino hamar aldiz baxuagoa da orain eta, beraz, emakumeak haurdun geratzeko dituen aukerak ere askoz urriagoak dira.

Batez ere, industrializatutako herrialdeetan nabaritzen da estres maila altu hori. Dena den, estresa ez da semenaren kalitatea gutxitzen duen faktore bakarra, nahiz eta denen artean garrantzitsuena izan.

Estresak ez ezik, industrializatutako herrietan, kutsadurak eta substantzi toxikoek ere eragin negatiboa dute ugalkortasunean.