“Ez dut inoiz orgasmorik izan”

Aste honetan irakurle baten zalantza argitu du Olatz Berastegik:

olores-sexo

Irakurlearen zalantza:

“Hasiberria naiz sexuaren munduan eta inoiz ez dut orgasmorik izan. Baina nola jakin dezaket orgasmoa izan dudan ala ez? Askotan, ukituta, gustua sentitzen dut baina ez dakit hori orgasmoa den ala ez. Zer sentitzen da?”

Olatzen erantzuna:

Kaixo, zuk egindako galdera maiz egiten diogu geure buruari. Galdera honen zergatia arrazoi ezberdinetan aurkitu dezakegu, eta gaurkoan bi aipatuko ditugu: gaur egungo sexu harremanen ereduan garrantzia handia ematen diogu harreman sexual koitalei, horien onura askotan orgasmo kantitatean neurtzen dugu, eta bestetik, askotan plazerra orgasmoen bidez neurtzen dugu, hau da, badirudi plazerra izateko orgasmoak derrigorrezkoak direla.

Honegatik, zera esango dizut: zure gorputzaz gozatu, eta zure biografia sexuala zure desioetatik abiatuta eraiki, besteena begiratu gabe, batentzat atsegina dena ez da bestearentzat horrela izan behar. Honetaz gain,  zure galderan zuk plazerra sentitzen duzula aipatzen duzu, eta hori da garrantzitsuena, eta azpimarratzen dut ZURETZAT. Plazerra, mina, oso sentsazio subjetiboak dira, eta norberak bizitzen dituenez inoiz ezin ditugu besteekin konparatu, hau da, nik ezin dut inoiz esan beste batek baino plazer gehiago sentitzen dudala, ez baitakit besteak zer sentitzen duen. Beraz, beti kontutan hartu erreferentzia zu zarela, eta zuri sentsazio atseginak sortzen badizkizu ba aurrera!!!!!!!!!!
Orgasmoari dagokionez, hemen ere sentsazio ezberdinak topatu ditzakegu, pertsonen arabera, eta pertsona bakoitzak ere orgasmo ezberdinak eduki ditzake bere bizitzan zehar. Esan genezake orgasmoa dela harreman sexual baten bidez eduki dezakegun klimax edo plazer gorena. Horrela, orgasmoa baino lehen, tentsioa somatzen da genitaletan eta gorputz osoan batzuetan, arnasa ere bizkortu egiten da, eta sentsazio horien ondoren gorputza erlaxatuta geratzen da. Mutilen kasuan orgasmoa edukitzerakoan isurketa izaten dute.
Baina ez ahaztu, zu zara zure adierazle hoberena gustora sentitzen zaren ala ez jakiteko.

Ondo pasa
Olatz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude