“Zenbat kaloria gal ditzaket sexua praktikatzean?”

SEXUA

Irakurlearen zalantza:

“Hola, sexuarekin zemat kaloria galtzen diren jakitia gustauko jatan. Sarketa praktikatuta zenbat, muxuekin zenbat, sexu oralakin zenbat, masturbatuta zenbat….”

Olatzen erantzuna:

“Lehenengo zoriontzea, galdera egiterakoan, harreman sexual genitalak soilik aipatu ez dituzulako.

Askotan entzun ohi dugu, sexu-harremanek onurak eskaintzen dizkigutela eta nik baiezkoa esango nuke, eta gainera hauek zabalak direlakoan nago. Hau da, harreman sexualak ditugunean, onura emozional, eta fisiko asko edukitzen ditugu, hala nola, ondo sentitzen gara, alaiagoak gaude, lasaitzen laguntzen digu, gure larrua distiratsuagoa edukitzen dugu, eta noski gorputza mugitzen dugunez kaloriak ere galdu daitezke. Dena den, onura hauen neurketa egitea ez da hain erraza, hor aldagai asko jokoan daudelako, pertsona bakoitzaren bizitza, bere egitura fisiko naiz psikologikoa, bere momentuko egoera…

Gainera, ziur nago, harreman sexualak dituzunean, helburua ondo pasatzea baldin bada onuren portzentajea bikoiztu egiten dela.

Proba egin eta esango diguzu.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude