Hamar emakumetik bik ez dute azken urtean sexurik praktikatu

Espainiar Estatuko Osasun Ministerioak egindako inkesta baten arabera, emakumeen %21,8k hamabi hilabete baino gehiago daramatza sexu-harremanik izan gabe. Gizonezkoen kasuan portzentajea baxuagoa da (%12,35).

amor_sexo

Guztira 10.000 lagun galdekatu dituzte ikerketa hau egiteko, guztiak 16 urtetik gorakoak. Alargun dauden emakumeak, sexu-grina galduta dutenak eta bikote aproposa bilatu ezin dutenak dira sexu gutxian duten emakumeak.

Lehenengo sexu-harremanak:

Kasu gehienetan gizonak emakumeak baino lehenago hasten dira sexua praktikatzen. Oro har, 17-18 urterekin hasten dira gazteak sexu-harremanak izaten (musuak eta laztanak ere kontutan hartuta).

Sexuen arteko ezberdintasunak:

Emakumeen %85,6k bere bikotearekin izaten ditu lehen sexu-harremanak, gizonetan, berriz, portzentajea %46ra jaisten da.

Gainera, galdekatuen %40k antisorgailurik gabe galdu zuen birjintasuna.

Babesa:

Bikote harremanetan nahiz gau bateko harremanetan, kondoia da antisorgailurik erabiliena. Emakumeek haurdunaldia saihesteko erabiltzen omen dute preserbatiboa, mutilek, aldiz, gaixotasunetatik babesteko.

Asetze maila

Mutilen %88 pozik ala nahiko pozik dago bere sexu-harremanekin. Nesketan, berriz, %84koa da portzentaje hori.

Prostituzioa

Gizonen %32k noiz edo noiz ordaindu izan du sexua edukitzeagatik. Emakumeen kasuan zenbateko hori %0,3ra jaisten da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude