Bikote-trukea, asteburuan Donostian

big_7616072_0_300-400Adin ezberdinetako 35 bikotek parte hartuko dute larunbat honetan Donostian bikoteak elkartrukatzeko egingo den festan.

Jai honen laugarren edizioa egingo da, hain zuzen, larunbatean Gipuzkoako hiriburuan. Lehen hiru urteetan Alde Zaharrean izan ziren topaketa hauek, baina, auzokoen kexak zirela eta, tokiz aldatzea erabaki zuten. Hori dela eta, aurten, krisiaren ondorioz itxi zuten jatetxe batean elkartuko omen dira 70 parte hartzaileak, dena den, ez dute lekua zehaztu nahi izan.

Gainera, lokal horretan gauerditik aurrera gertatzen dena, izena eman duten 35 bikoteek soilik jakingo dute, guztiz pribatua baita.

Ohe handiak, leku ilunak, arropa gordetzeko takilak, toallak, txankletak eta dutxak egongo dira bertan, higienea mantendu eta parte hartzaileak eroso sentitzeko.

Oraindik badago izena emateko aukera. Apuntatzen zarete?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude