“Klitoria oso minduta daukat, gozamena beharrean mina sentitzen dut”

Urtea behar bezala amaitzeko, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Klitoria oso sentibera omen dauka Elorrioko neska gazte honek. Adi Olatzek emandako aholkuari.

Irakurlearen zalantza:

“Klitoria minduta dut eta nahiko denbora daramat horrela. Sentiberegi daukat. Oso-oso suabe ukitu behar dut bestela mina ematen dit plazerra beharrean. Zergatik izan daiteke?”sss

Olatzen erantzuna:

“Klitoria berez oso organo sentibera da.Hau dela eta, askotan, ukitzerakoan gorritu eta mina ematen du. Gainera, neska batzuek beste batzuek baino sentiberagoa dute, eta horregatik, klitoria gorritu ez dadin, oso garrantzitsua da suabe ukitzea.

Hau da, zuk aipatu duzu suabe ukitu behar duzula, ba horixe da egin behar duzuna. Honetaz gain, zure genitalak garbitzerakoan xaboi neutroak erabili ditzakezu, zure genitalak oso sentiberak badira mota honetako xaboiak komeni zaizkizu. Badaude genitaletarako xaboi aproposak, botikan edo belar-dendan galdetu, ea honela ere aldaketa sumatzen duzun.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude