Etiketaren artxiboa: himena

Zergatik da garrantzitsua himena?

himen-mujerHimena ez da beharrezkoa giza organismoaren funtzionamendurako, eta gainera, ez du funtzio berezirik betetzen emakumeen gorputzean. Hala ere, oso ezaguna da sexu-harremanekin daukan loturagatik.

Emakumeen birjintasunarekin erlazionatu ohi da himena. Baginaren hasieran dagoen ehun bat da, horren hasiera partzialki estaltzen duena. Emakumeen lehenengo sexu-harremanean apurtu ohi da, eta odol apur bat askatzen du. Kasu batzuetan, kirola egitean edo masturbatzean ere apurtzen da.

Arrazoi erlijiosoak edo pertsonalak direla eta, emakume askorentzat himena bere horretan mantentzea ezinbestekoa da. Horregatik, kirurgia estetikoko zenbait klinika hori berreraikitzeko zerbitzua eskaintzen hasi dira.

Posible da tanpoi batekin birjintasuna galtzea?

VIRGINIDAD1Geroz eta gehiago dira sexuari buruz zabaltzen diren mitoak eta gaur horietako baten gainean hitz egingo dugu. Askotan esan izan da emakume batek tanpoi batekin birjintasuna gal dezakeela, nahiz eta mito hori faltsua den. Hilerokoa etortzen den momentutik edozein neskak tanpoiak erabil ditzake eta honek ez du himenean eraginik izan behar. Himena mintz malgu bat da eta hau zabaldu egiten da menstruazioari bidea uzteko eta honen diametroa zabalagoa da tanpoi batena baino.

Hilerokoaren lehen egunetan oso erosoak dira tanpoiak, baina, azken egunetarako komenigarria da konpresak erabiltzea.

Hortaz, esan dezakegu neska batek sexu harremanak dituenean galtzen duela birjintasuna. Himena ez da mintz itxi bat, tiratu eta zabaldu egiten da, bestela hilerokoa ezin izango litzake atera.

Egia da neska askok arazoak izaten dituztela tanpoi bat jartzeko orduan, baina, horrek ez du esan nahi himenean gaitzen bat dagoenik. Edozein arazo dagoen momentuan pediatrak edota ginekologoak aurretiaz antzeman dezake.