Etiketaren artxiboa: esperientziak

Birjintasuna galtzeko hiru era

sexuLaura Carpenter soziologoak Perdida de la virginidad, un retrato intimo de las experiencias sexuales liburuan kontatzen duenez, lehenengo sexu harremana ahaztezina izaten da guztiontzat. Honen hitzetan badira sexuaren munduan debuta egiteko hiru modu ezberdin:

1. Askorentzat ustekabea izaten da lehenengo aldia. Bada jendea desilusioa hartzen duena. Horrek aurrerantzean sexua gogo gutxirekin hartzea eragiten du maiz eta 45 urte inguru betetzean beste harreman mota batzuk edota beste sexu praktika batzuk bizitzeko gogoa izaten dute perfil honetan sartzen diren pertsonek.

2. Beste batzuentzat lehenengo aldia ikastaldi luze baten hasiera baino ez da izaten. Positibotzat jo ohi dute lehenengo aldia, nahiz eta lehen harreman hori oso “atsegina” ez izan. Modu horretan, sexualitate natural bat abiatzen dute, aurreiritzirik gabekoa.

3. Amaitzeko bada hirugarren talde bat. Pertsona askok berandura arte itxaroten dute birjintasuna galtzeko eta horrek lotsa eta beldurra eragiten die momentua heltzen denean. Horregatik, nahiago izaten dute gustuko ez duten pertsona batekin oheratzea eta askok putetxeetara jotzeko ohitura dute. Lehenengo esperientzia bizi ostean, beraien sexualitateak zalantzazko norabidean jarraitu ohi du.