Sexua lehenengo zitan

errores-de-la-citaDuela urte batzuk, emakumeen artean bereziki, gaizki ikusita zegoen lehenengo zitan sexu harremanak edukitzea. Lotsagabe ospea hartzen zuten lehenengo hitzorduan sexua praktikatzen zuten neskek.

Urteen joan etorriarekin kontzeptua aldatu egin da eta mota horretako tabuak atzean geratu dira. Dena den, oraindik badira sexu-harremanak izan arte denbora luze bat itxaron behar dela pentsatzen duten pertsonak.
Hartu beharreko neurriak hartuta, garrantzitsua da sexuaz gozatzea. Kontu horrekin lotuta Gabriel Garcia Marquezek esaldi ezagun bat bota zuen aspaldi: “jotzen ez den txorta bakoitza, galdutako txortaldi bat da”.

Lehenengo zitan beharrezkoa da bi pertsonen artean feelinga egon den ala ez jakitea. Sexu konexioa baldin badago, sexuaz gozatzeko aukera izan dezakete biek, baina, horretarako beharrezkoa da bai neskak zein mutilak sexu-harremanak izateko gogoa edukitzea.

Horregatik, argi izan behar da beti bi pertsonek ez dutela zertan pentsaera berdina izan behar eta bien artean hartu behar direla erabakiak, bakoitzak nahi duena errespetatuz. Hortik aurrera, bakoitzak jakingo du noiz den sexua izateko une aproposa!

Zein da zuen iritzia? Utzi zuen iruzkinak!

4 thoughts on “Sexua lehenengo zitan

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Erramun Turutarena

  3. Pingback: EuskalTroll

  4. Karmele

    “gaizki ikusita zegoen lehenengo zitan sexu harremanak edukitzea. ” Nik esaldi horri Holliwoodeko pelikula bateko dialogo baten antza hartzen diot.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude