Etiketaren artxiboa: muxuak

Nola musukatu?

besosMusukatzea artea dela diote askok. Musu ematen dugunean ezpainek ez ezik, ahoak, gorputzak, eskuek eta begiek ere paper garrantzitsua betetzen dute.

Hasteko, nahitaezkoa da ahoa txukun izatea; hortzak eta mihia garbitzea eta ezpainak osasuntsu mantentzea, besteak beste. Horrez gain, musu ematean kontutan izan behar dugu begiradak, erritmoak eta ukimenak ere garrantzia dutela.

Musukatu aurretik sakon begiratu behar diogu bikoteari, baina, muxu ematen hasten garen momentuan begiak ixtea da egokiena, musua bukatu arte.

Esperientzi gutxiko musuetan gerta daiteke bi pertsonen hortzek elkar jotzea. Dena den, argi izan behar dugu hortzak bikotearen ezpainetan, lepoan edota belarrian hozkadatxoak egiteko baino ez direla erabili behar.
Horretarako ezpainak ez dira tentsioan egon behar, ezta oso nasai ere. Presio pixka bat egon behar da bien ahoetan, baina, baita goxotasuna eta irmotasuna ere.

Pertsona askok ez dute oso argi izaten mihia nola mugitu. Horren aurrean, garrantzitsuena mingaina eztarrira arte ez sartzea. Geldika mugitu behar da, bikotearen mihia, ezpainak eta ahoa laztanduz eta mugimendu zirkularrak eginez.

Era berean, muxuen erritmoa kontrolatu behar da. Hasieran astiro-astiro musukatu behar da, geroago intentsitatea areagotu behar da kitzikapena ugalduz doan heinean. Halere, abiadura aldakorra izan daiteke.
Ez ahaztu musuak bestelako laztanekin tartekatzea. Musu onak emateko gorputza eta ahoa erabili behar dira.