Etiketaren artxiboa: haurdun

“Hurrengo eguneko pilula hartu dut, baina, ez zait hilerokoa etorri”

Ostegunero moduan, Olatz Berastegi sexologoak irakurle gazte baten zalantza argituko du. Hona hemen aste honetakoa:

Irakurlearen zalantza:

pildora_diadespues

“Galdera bat egiteko da, sekulako zalantzak ditut eta. Gauza da duela lau aste “pildora del dia despues” hartu nuela. Teoriari dagokionez, hileroko apirilaren 24ean etorri behar zitzaidan baina zoritxarrez oraindik ez zait etorri. Zer egitea komeni zait? Haurdun egon al naiteke?

Eskertuko nuen erantzun bat. Eskerrik asko.”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo, lasaitu, ze urduritasunetik abiatuta ez dugu ezer lortzen. Hilerokoa ez zaizula etorri oraindik komentatzen didazu, eta hau arrazoi ezberdinengandik izan daiteke. Zergatik den jakiteko, aukera guztiak ezagutu behar dira, eta honen barnean haurdun egotearena ere izan daiteke. Beste kasu batzuetan, hilabeteko urduritasunak, elikadura aldaketak, estresak gure hilerokoa atzeratzea edo aurreratzea ere eragin dezake. Honengatik, eta zure atzerapenaren arrazoia zein den jakiteko, farmaziara joan haurdunaldiaren froga egitekoa erosi, eta lehenbailehen froga egin.

Behin egoera zein den dakizunean, honen aurrean zer egin daitekeen pentsatzen hasi zaitezke. Baina orain, ez agobiatu oraindik ezer ez dakizulako. Beraz, ez utzi buruari mamuak eraikitzen, errealitatea zein den ezagutu, ondoren erabakiak ondo hartzeko.

Ondo izan”