Etiketaren artxiboa: tampax

“Hilerokoarekin nagoenean tanpoiak binaka sartzen ditut”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantzari erantzun dio. Oraingoan neska gazte batek hilerokoarekin dituen arazoen inguruan hitz egingo dugu.

Irakurlearen zalantza:

“Hilerokoakin nauanian pila bat odol botatzen dot eta lagun batek esan zoztan jartzeko bi tampax batera. Inoz ein izan dot baina ezdakitx gomendagarrixa dan. Zuk zer aholkatzen doztazu? Bi tampaxen sokak kanpoan uzten ditut, noski.”

tampon1

Olatz Berastegiren erantzuna:

“Kaixo, tampaxaren erabilera oso pertsonala dela iruditzen zait. Aldeko ahots ugari entzuten dira. Alde daudenak, erosotasuna, eta garbitasuna aipatzen dute maiz. Beste neska batzuk nahiago dute ez erabiltzea, hilerokoaren fluxuan eragina duelako, toxizidade puntu bat duelako…
Zuk aipatzen duzu bi tanpoi batera sartzen dituzula, hau da tanpoi lodiago bat izango balitz bezala. Nik esango nuke ez dagoela inolako arazorik, deserosotasuna agian, eta hori zuk neurtu behar duzu.

Beste aukera da tanpoia maizago aldatzea. Beste aukera bat dago merkatuan hilekorako kopa , hau silikonazkoa edo latexkoa izan daiteke. Hilerokoarekin gaudenean, kopa baginan sartzen da, tanpoiarekin alderatuz, ez du odola xurgatzen, odola kopan isurtzen da, ondoren betetzen denean atera hustu eta berriro baginan sartzen da. Tanpoiarekin alderatuz ez du inolako toxikorik bere osagarrietan. Urteetarako balio du, hori bai komenigarria da, hileroko batetik bestera, ur beroan garbitzea.

Beraz, aukera ezberdinak aztertu eta zure bizimoduari nahiz erosotasunari gehien egokitzen dena aukeratu.”