Etiketaren artxiboa: sexoterapia

Sexoterapiaren onurak

Arazo anitz sor daiteke sexuaren inguruan: libido maila gutxitzea, plazer eskasia, etab. Zaila da guztiak zerrenda bakarrean laburbiltzea! Lehenik eta behin, gabezia edo buruhauste hori onartu eta identifikatzea da garrantzitsuena. Ondoren, konponbidea bilatzen saiatu beharko ginateke. Sexoterapia izan daiteke horretarako bidea eta horri helduko diogu gure blogean.

Sexoterapia

Sexoterapia

William Masters eta Virginia Johnson sexologoek asmatu zuten sexoterapia 1960an. Bikotearen arteko harremana berrezartzea du helburu eta psikologia erabiltzen du tresna gisa teknika honek.

Elkarrizketa bidez aztertzen dira arazoak terapeuta eta bikotekideen artean. Horrez gain, elkarrekin bizi dituzten harreman sexualak aztertzen dituzte. Izan ere, ezinbestekoa da terapeutak egoera barrutik ongi ezagutzea, konponbidea errazago bilatzeko. Ondoren, fase praktikoaren txanda da. Orain arte hitz egindakoa praktikan jartzen da, sexologoak proposaturiko esperientzien bidez.

Terapia egokia izan ohi da arazo psikologikoek eragindako oztopoak gainditu eta jarduera sexual atseginak berreskuratu eta horiez gozatzeko.