Etiketaren artxiboa: gaisotasuna

Ba al duzu fobia sexualik?

Plazerraz gain, erabat gozatzen uzten ez duten ikarak edo izuak pizten ditu sexuak sarri. Gizonek eta emakumeek pairatzen dituzte, maila berean.

Gure blogean fobia bitxienak aztertuko ditugu. Pertsonak askok zikintasunari dioten beldurrari, esaterako, afenfosfobia esaten zaio. Guztia garbi egon dadin nahi dute, eta baldintza hori ez bada betetzen, uko egiten diete harreman sexualei.

Fobia sexualak

Fobia sexualak

Ba al dakizue zer jasaten duten malaxofoboek? Joko erotikoen aurrean izutu egiten dira. Halako jolasen bat antzemanez gero, dardarka hasi eta ezin izaten dute aurrera jarraitu.

Azkenik, badira sexuaz hitz egiteagatik soilik beldurtzen direnak ere. Ikara sentitzen dute sexuarekin zerikusia duten gaiez mintzatzean, eta erotofobia dutela esan ohi da kasu horietan.

Zer da hipersexualitatea?

Hipersexualitatea. Argazkia: enfemenino

Hipersexualitatea. Argazkia: enfemenino

Desira sexual gehiegi sentitzeak frustazioa eta ondoeza eragin dezake zenbaitetan, batez ere, gure nahiak ez badira asetzen. Horri deitzen zaio, hain zuzen ere, hipersexualitatea. Egoera horretan, harreman sexualek ez dute onurarik eragiten, ez emozionalak, ezta sexualak ere. Desira sexualaren desoreka gisa definitzen dute askok.

Muga non dagoen identifikatzea da gakoa. Izan ere, batzuentzat jarduera sexual normala dena beste batzuentzat gehiegi edo gutxiegi izan daiteke. Onena, bikotearekin adostasuna lortzea da, arazoak ekiditeko.

Hipersexualitate arazo larriak dituzten pertsonentzat sexua obsesio bihurtzen da, eta sendatzeko, gomendagarria izan ohi da sexologoaren tratamendua jasotzea. Asko edozer egiteko gauza dira nahi sexualak asebetetzeko. Frustazio eta ezinegon horren ondorioz, droga eta alkoholarekiko menpekotasuna ere agertzen da, sarri.