Orgasmoa kirola praktikatzean

gymJakina da emakumeek orgasmoak izateko gaitasun handia daukatela. Orgasmora iristeko ohiko bidea genitalen estimulazioa eta  fantasiak izan arren, Indianako Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) egindako ikerketa batek kirola praktikatzeak ere horretan laguntzen duela frogatu du.

Debby Herbenickek (ikerketaren arduraduna) azaldu duenez, orgasmora iristea ahalbidetzen duten ariketa fisiko ohikoenak abdominalak egitea, soka batetik gora igotzea, bizikletan ibiltzea, yoga praktikatzea eta pisua jasotzea dira. Horren ustez, ikerketatik ondorioztatutako datuak oso interesgarriak dira: “Emakumeen gorputz esperientzien inguruan gauza gehiago ezagutzen lagundu dute”.

Ikerketa gauzatzeko, 370 emakumek egindako inkestak kontuan hartu dituzte. Emaitzen arabera, hamar emakumetik lauk izan dituzte orgasmoak behin baino gehiagotan kirola egin bitartean; horien erdiak, abdominalak egitean.

Ikerketa honen berri izan ondoren, erakargarriago egiten al zaizu gimnasiora joatea?

1 thought on “Orgasmoa kirola praktikatzean

  1. Pingback: Gorka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude