Etiketaren artxiboa: OHEAN

Mutilak ohean txora-txora eginda uzteko aholkuak

SEXO“Eingo al deu” sexu bloga aholkuak ematera dator gaurkoan. Hain zuzen ere, ohean mutilak txora-txora eginda uzteko gomendioak ditugu gaur zuentzat.

Sexuaren munduan trikimailu berriak ikastea oso baliagarria izan daiteke, batez ere, bikotea pozik egotea nahi badugu. Horretarako, garrantzitsua da ideia berriekin jolastea. Norbere buruarengan konfiantza eduki behar dugu; konplexu fisikoak ahaztu eta ohean “errege-erreginak” garela pentsatu behar dugu.

Era berean, sexua praktikatzerakoan dibertitzen ikasi behar dugu; mutila erakartzeko armak bilatu eta egoera kontrolpean hartu.

Emakume askok jarrera pasiboa hartzen dute ohean eta horrek ez du sexu-harremanetan asko laguntzen.
Hasteko jolas suabe eta geldoekin abiatuko dugu harremana eta jarrera sentsuala, ausarta eta agintzailea erakutsi behar dugu. Horrekin, koitoa praktikatu aurretik, mutila txora-txora eginda utziko dugu.

Horrez gain, beti bezala, komunikazioak paper garrantzitsua bete behar du. Bakoitzak gustuko duena adierazi behar du, horrek harremana asko hobetuko baitu.

Beraz, erabili irudimena, saihestu monotonia eta hautsi muga guztiak: mozorrotu, aukeratu parpailadun barruko-arropa edota eman zure bikoteari masaje sentsualak.