Etiketaren artxiboa: Maitemindu

Maitemintzea = Lagunak galtzea?

amigos-parejaOso arrunta da maitemintzean bikotekidearekin gehiago egotea lagunekin baino. Denborak aurrera egiten duen heinean, lagunekin izandako harremana gero eta txikiagoa da eta askotan, adiskidetasuna galdu egiten da. Oxford Unibertsitateko (Ingalaterra) ikertzaile talde batek ohitura honen inguruko ikerketa egin du eta emaitzak jakinarazi ditu.

Robin Dunbarek, ikerketa lanaren arduradunak, azaldu duenez, pertsona batek normalean hurbileko bost lagun ditu. Bikotekidearekin harremana hastean, lagun kopurua murriztu egiten da eta batez beste bi lagun galtzen dira haiekiko harremana kaltetzen delako.

Ondorio horietara heltzeko, ikertzaile talde honek sare sozial batzuk aukeratu eta erabiltzaileek adiskideekin dituzten harremanak aztertu ditu. Emaitzen arabera, maitasun harremanak dituzten pertsonek batez beste hurbileko bi lagunekin zuten harremana galdu dute. Dunbarren esanetan, horren arrazoia argia da: bikotekidearekin zenbat eta denbora gehiago pasatu, duzunean, lagunei  arreta txikiagoa eskaintzen zaie eta harremana azkar kaltetzen da.

Gaztea naiz, nire bizitza eraikitzen ari naiz, ez al daukat eskubidea nahastuta egoteko, akatsak izateko?

Nolakoa izan nahi dut? Ze gauza gustatzen zaizkit? Zergatik ezin dut nahi dudana egin? Zer espero dute besteak niregandik? Maitemindu naiz, nola adieraziko dut sentitzen dudana? Ze erantzun jasoko dut? Zer desiatzen dut? Zeinek erakartzen nau?

Lepoan muxukatzea gustatzen zait, txortan egin nahi dut, beldurrak ditut. Nolako neska/mutila izan nahi dut? Nola izan behar dut? Bikoteak utzi nau, gaizki sentitzen naiz, lagunekin arazoak ditut, etxean ez naute ulertzen…

Hauek denak, bidea egiten dugun heinean gertatzen dira. Galderak, desioak, beldurrak, aukerak, denak gure sexualitatearen atalak dira. Beraz ez kezkatu, bizi eta laguntza eskatu. Bizitza elkarri lagunduz atseginagoa delako.