Semena, depresio-kontrako naturala

Emakumeen 49a7f4bce4mujer_gozo_placer_sexogorputzean droga psikoaktibo bezala jokatzen du semenak. Aldarte hobea izaten eta gaitasun kognitiboak garatzen laguntzen du. Espermaren onurak eboluzioaren ondorio direla uste dute zientzialariek.

Biziak adimen sekretua ezkutatzen duela dirudi, biziraupena bermatzeko eta eboluzioak aurrera egiteko. Gizakiekin ere hala gertatu dela ematen du: semena droga psikoaktibo bilakatuz, emakumeek zoriontasunaren hazi hori jasotzeko beharra sentitzen dute.

New Yorkeko Estatuko Unibertsitateko ikertzaileak datu harrigarri batekin egin zuten topo 1990eko hamarkadan. Batera bizi diren emakume heterosexualak “McClintok efektua” (hilekoa sinkronizatzea) pairatzen dute eta bikote homosexualek, ordea, ez. Sinkronizazio hori, feromonen ondorio da. Zergatik, orduan, ezberdintasun hori? Ikertzaileek ezberdintasun bakarra aurkitu zuten: heterosexualen ugalketa organoetan semena aurkitu daiteke eta lesbianenetan, berriz, ez.

Espermak emakumeen biologian eragina duten osagaiak dituela ondorioztatu zuten eta osagai horiek baginaren bidez xurgatzen direla. Horrela, sexu harremanak kondoiarekin egiten dituzten emakumeek eta kondoi gabe egiten dituztenek ez dute usain bera izaten; ez dituzte feromonak berdin igortzen.

Bagina leku ezin hobea da drogak hartzeko; izan ere, substantzia kimikoek odol-zirkulazio aparatura zuzeneko bidea dute. Semenak 50 substantzia kimiko baino gehiago ditu eta ez da harritzekoa substantzia horiek emakumearen biologian eragitea baginarekin kontaktuan jartzean. Aldartean eragin dezaketen kimikoak esperman aurkitu ditzakegu: kortisola (afektua handitzen du), estrona (aldartea hobetzen du), prolazitina (depresioaren kontrakoa da), axitozina (“maitasunaren hormona” bezala da ezaguna)…

1 thought on “Semena, depresio-kontrako naturala

  1. Pingback: Maialen Arratibel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude