Etiketaren artxiboa: arriskua

Zer dira fobia sexualak?

Argazkia: sexologia.net

Argazkia: sexologia.net

Fobiak beldur irrazionalak dira, kasu larrietan pertsona bati bizitza normal bat eramatea eragozten diotenak. Beldur mota hauen ondorio fisiko arruntenak goragaleak eta palpitazioak izaten dira.

Arlo sexualean ere existitu egiten dira fobiak. Horrelako bat izatekotan, sexu-grina murrizten da eta ezinezko bihurtzen da sexu harremanekin plazera lortzea.

Lau dira beldur sexual ezagunenak:

Agrafobia: abusu sexuala jasotzearen beldur izatea.

Erotofobia: gai erotikoei buruz hitz egitearen beldur izatea.

Itifalofobia: gizonezkoak erekzioa izatearen beldur izatea.

Eurotofobia: emakumezkoen organo sexualen beldur izatea.

Mota honetako beldurrak izatea ez da barre egiteko kontua. Fobiek oso arazo larriak suertatu ditzakete eta baten bat pairatzekotan ezinbestekoa da mediku batengana jotzea. Izan ere, kasu gehienetan tratamendu psikologikoarekin konpontzen diren arren, beste batzuetan medikamentuak beharrezkoak dira.

Osasun arazoak sortzeaz gain, bikote baten arteko banatze kausa izan daitezke beldur hauek. Azken batean harreman sexualak bikote baten arteko harremanaren parte oso garrantzitsua dira.

Adrenalina, orgasmo iturri?

paracaidismo-en-valencia-en-caida-306x300Batzuk adrenalinaren mendeko omen dira. Arrisku egoeretan orgasmoaren antzeko sentsazioa lortzen dute, gorputzean gertatzen zaizkien efektu kimikoak direla medio.

Gainera, adrenalinak nerbio-sistema zentralean dopamina askatzen laguntzen du eta horrek ongizate sentsazioa eragiten du.

Arriskua gustuko dutenek 11 kromosomako DRD4 genean ezberdintasun txiki bat izan dezaketela diote adituek, eta horrek aktibitate gutxiago eragiten omen du. Garuneko dopamina jarioan eragiten du gene horrek, hau da, plazeraren zirkuituen kitzikapenean. Adrenalina zaleei gutxiago eragiten die dopaminak, eta, hortaz, ohikoa dena baino plazera gutxiago erdiesten dute. Horregatik, asetzeko muturreko egoerak bilatzen dituzte.